121 gaztek parte hartuko dute Azterkosta ingurumen programan

20.10.20
Ingurumena

Ermuko Lehen Hezkuntzako ikastetxeek Azterkosta ingurumen-hezkuntzako programan parte hartuko dute aurten ere. Hala, urrian zehar, 121 ikasle irteera praktikoak egiten ari dira Debako hondartzara, ingurunea aztertzeko.

Aurtengo programak aurreko urteetako egitura bera mantendu du; horrela, Debara irteera egin aurretik, ikasgeletan bi saio teoriko izan dituzte ikasleek.

Txangoen datak mareen arabera aukeratzen dira, itsasbehera goizez izan dadin eta haurrek hondartza esploratzeko leku gehiago izan dezaten. Hala, Eskolabarriko 28 ikaslek asteazkenean bisitatu zuten Deba, hilaren 14an; ostiralean, berriz, Ongarai Eskolako 37 gazteren eta Anaitasunako 34ren txanda izan zen – azken horiek ostegunean joatekoak ziren, baina eguraldi txarra zela eta, hitzordua ostiralera aldatu zuten –. Datorren urriaren 30ean izango da azken bisita, eta San Lorenzo Ikastetxeko 22 haurrek hartuko dute parte bertan.

Ikasleek beren irakasleekin eta Diego Mendoza ingurumen-hezkuntzako tailerretako monitorearekin batera egingo dituzte irteera praktiko hauek. Ostiralean, hilak 16, Juan Carlos Abascal alkateak eta Jol Gisasola Ingurumen zinegotziak ere parte hartu dute bertan.

Aurtengo edizioan, pandemiaren eta Covid-19ari aurre egiteko segurtasun protokoloen ondorioz, Debako hondartzara joateko erabili ohi den garraioa aldatu da. Horrela, ikasle guztiekin trenez bidaia kolektibo bat egin beharrean, autobusak kontratatzea erabaki da, bat ikastetxe bakoitzarentzat, eta taldeak egun desberdinetan banatuta; horrela, behin hondartzara iritsita, haurrek landa-lanak egin ahal izateko segurtasun-tarte egokiak gordetzen dira.

Lotutako albisteak

Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da
Imagen
21.03.25
Itzali argia. Planeta defendatu

Ermuak bat egingo 2025 Planetaren Orduarekin eta bihar argiak itzaliko ditu 20:30etatik 21:30etara
Imagen
13.03.25
Edukiontzi marroia txartel berriarekin edo App aplikazio batekin bakarrik ireki ahal izango

Apirilaren 2tik aurrera txartel marroi berri bat beharko dugu Ermuan hondakin organikoak bota ahal izateko