‘Akelarre’ eta ‘Black Beach’ izango ditugu ikusgai aste honetan Ermua Antzokian

21.10.20
Ermua Antzokia

Zine aste berri bat hastear da Ermua Antzokian, eta ostegunetik asteartera bitartean lau film ezberdinez gozatzeko aukera izango dugu. Programazioa hilaren 22ko zineklub saioarekin hasiko da, non Ingrediente secreto filma proiektatuko den. Gjorce Stavreski mazedoniarrak zuzentzen duen komedia dramatikoak Vele aurkezten digu, minbiziak jota dagoen aitak behar duen medikazio garestia ordaindu ezin duen gizona. Etsita, marihuana lapurtzen die gaizkile batzuei, aitari emateko, mina murriztuko dielakoan. Aurreikuspen guztien aurka, aita hobetzen hasiko da, eta bizilagunak tratamendu miragarriaz galdezka hasten zaizkio, drogaren jabeak bere produktua berreskuratzen saiatzen diren bitartean. Ingrediente secreto ostegunean emitituko da, 20:30ean, jatorrizko bertsioan, azpitituluekin.

Zinema komertzialari dagokionez, Pablo Agüeroren Akelarre filmaren lehen emisioa eskainiko da larunbatean, 19:30ean. Amaia Aberasturi, Alex Brendemühl eta Daniel Fanego dira 1609ko Euskal Herrian girotutako lan honen protagonistak. Eskualdeko gizonak itsasora joan dira, eta Anak basoko festa batean parte hartuko du herrixkako beste neska batzuekin batera. Rostegui epaileak, Erregeak eskualdea garbitzeko egin dion aginduari jarraiki, emakumeak atxilotu eta sorginkeria leporatu die. Horrela, akelarreari buruz dakitena esan dezaten beharrezko guztia egitea erabakitzen du; izan ere, haren ustez akelarrea zeremonia magiko bat da, non Deabruak bere zerbitzariei lehen pausoak ematen dizkien eta eurekin oheratzen den. Akelarre astelehenean ere izango da ikusgai, 20:30ean.

Asteko bigarren film komertziala Black Beach izango da, Esteban Crespok zuzendutako eta Raul Arevalo eta Candela Peña protagonista dituen thriller espainiarra. Carlosek, enpresa handi bateko bazkide bilakatzeko zorian dagoen goi exekutiboak, Afrikako petrolio enpresa bateko ingeniariaren bahiketan bitartekari lanak egiteko enkargua jasoko du. Gertakariak arriskuan jarriko du milioi askoko kontratu bat sinatzea. Black Beach igandean 19:30ean eta asteartean 20:30ean proiektatuko da.

Haurrentzako zineari dagokionez, igandean 17:00etan Mina y el mundo de los sueños animaziozko zinta daniarra ikusteko aukera izango dugu. Minaren bizitza irauli egiten da bere aitaren neska-lagun berria, Helena, eta bere alaba Jenny, ondo konpontzen ez dena, bere etxera bizitzera joaten direnean. Gau batean, Minak ametsen mundua ezagutuko du, non horiek sortzeaz arduratzen diren eraikitzaile batzuk dauden. Jennyren ametsak manipulatzen hasiko da, baina horrek ondorio latzak ekarriko ditu eta harrapatuta geratuko da esnatu ezinik. Minak ametsen mundura sartu beharko du sortu dituen ametsei aurre egiteko eta Jenny eta bere familia berria salbatzeko.

Informazio gehiago, Ermua Antzokiaren mikrositean.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan