'Demode Quartet' taldeak 'sine die' atzeratu du larunbaterako 'Epa Txiki' ikuskizuna

22.10.20
Ermua Antzokia

Udal Kultura sailak jakinarazi duenez, urriaren 24ko larunbatean, ''Demode Quartet'' konpainiak Ermua Antzokian eskaini behar zuen ''Epa txiki!'' haurrentzako ikuskizuna atzeratu egin behar izan dute, oraindik zehaztu gabe dagoen data batean eskaintzeko. Programatutako data bertan behera utzi eta atzeratzeko arrazoia konpainiako kide batek Covid-19ko proban emaitza positiboa eduki izana da.

Sail horrek jakinarazi duenez, ikuskizun honetarako aldez aurreko salmenta kanaletan erositako sarrerek programatzen den data berrirako balio izango dute. Hala ere, ezin duenak edo nahi ez duenak Lobiano Kulturgunean sarrera bueltatu eta dirua berreskuratu ahal izango du.

Kultura sailak atzerapenak ikus-entzuleei eragin diezaiekeen eragozpenak barkatzeko eskatzen du, antolakuntzarekin zerikusirik ez duen eta hala etorri den gertaera bat izan arren.

Lotutako albisteak

Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako
Imagen
20.01.26
Antzokiak bi ekoizpen espainiar, azpitituludun eta animazio bana proiektatuko ditu aste honetan

‘Frontera’ eta ‘Rondallas’ dira programazioaren ardatz; zinelubean ‘Father, mother, sister, brother’ eta haurrentzako saioan ‘200% Wolf’ emango