Abascal alkateak elkartasunera dei egin eta PCR probak egiteko eskatu die herritarrei

24.10.20
Erakundea

Osakidetzak baheketa masiboa egingo du 13 eta 40 urte bitarteko biztanleen artean, egon daitezkeen koronabirus kasuak detektatzeko

Juan Carlos Abascal Ermuko alkateak PCR probetara "modu masiboan" joateko deia egin die 13 eta 40 urte bitarteko herritarrei. "Covid-19aren transmisio komunitarioa saihesteko betebehar morala dugu; guztiok batera aurre egin behar diogun erronka da, eta hori gainditzeko gai izango gara, uztaileko bigarren hamabostaldian egin genuen bezala", azpimarratu du.

"Gure betebeharrak bete behar ditugu, gizarte arduratsua garela erakutsiz", adierazi du Abascalek.

Gogorarazten dizuegu astelehenean jarriko dela abian PCR probak ateratzeko azpiegitura Aritzmendi frontoian. Probak astelehenetik asteazkenera bitartean burutuko dira – eta ostegunean, beharrezkoa izango balitz – 13:00etatik 20:00etara bitartean. 13 eta 40 urte arteko pertsonek aurretiaz txanda hartu beharko dute larunbatetik aurrera 943 03 26 44 telefono zenbakira deituta.

Koronabiruserako PCRaren lagina hartu ondoren, eta emaitza jakin arte, komenigarria da gizarte-harremaneko jarduerarik ez egitea, eta maskara erabiltzeari eta segurtasun-distantzia mantentzeari arreta jartzea. Egindako probaren emaitzak 72 ordutik beherako epean jasoko dira, SMS bidez, positiboa zein negatiboa izan. Horretarako, zita ematean, telefono mugikorraren zenbakia utzi beharko da. Positiboa bada, telefonoz ere deituko da. PCRa egin eta 72 orduko epea igarota emaitzarik jasotzen ez bada, osasun zentroko telefonora deitu beharko da.

Bien bitartean, Osasun Sailak eta Osakidetzak herritar guztiei gogorarazten diete Covid-19arekin bateragarriak diren sintomak edukiz gero –besteak beste, sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasteko zailtasunak edo usaimenaren galera– beren etxeetan isolatzeko eta osasun-zentrora deitzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian