Hilerriko ordutegia eta edukiera Santu Guztien Egunerako
Datorren igandean, azaroaren 1ean, Santu Guztien Eguna ospatuko dugu. Egun horretan, hil diren pertsona guztien oroimena ohoratu eta mantendu ohi dugu. Gurtza egun honen aurrean, Udal Obra eta Zerbitzuetako Brigadak Ermuko hilerria prestatu du, bisitari gehiago izango diren egun hauetan itxura ona izan dezan.
Kanposantua urriaren 31tik (larunbata) azaroaren 2ra (astelehena) arte egongo da zabalik, 09:00etatik 20:00etarako ordutegian. Hilaren 1ean, igandean, Udal brigadako langileak 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 17:00etara egongo dira instalazioan, hilerrira doazen pertsona guztiei laguntza eta arreta emateko.
Aurreko urteetan izandako harrera ona ikusita, oraingoan ere megafonia sistema bat jarriko da kanposantuan, ingurugiro musika erreproduzitzeko.
Segurtasun neurriak
Aurten, Covid-19aren ondorioz bizi dugun egoera dela eta, gehieneko edukiera ezarri da hilerrirako, baita sartzeko eta irteteko gune bereiztuak ere, pertsonak gurutzatu ez daitezen eta distantzia soziala bete ahal izan dezaten.
Kaperarako gehieneko edukiera 30 pertsonakoa izango da, eta kanpoaldeetarako, berriz, 600 pertsonakoa. Uneoro pertsonen arteko 1,5 metroko distantzia soziala mantendu beharko da, maskara erabili beharko da eta hilerrirako sarbidean gel hidroalkoholikoa emateko dispentsagailu bat jarriko da.
Kanposantuko sarbideen eta irteeren antolaketa, baita edukieren kontrola ere, agente zibikoek koordinatuko dute. Gorabeheraren bat izanez gero, agenteak Udaltzaingoarekin harremanetan jarriko dira, arazoan esku har dezaten.
Lotutako albisteak

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere