Bertso jaialdia, ostiral honetan Ermua Antzokian

29.10.20
Ermua Antzokia

Euskal Birusa elkarteak bertso jaialdia antolatu du ostiral honetarako, urriaren 30a, urtero bezala, San Martin Azokaren inguruan. Azoka herrikoiaren XXXI. edizioa bertan behera utzi behar izan badute ere Covid-19ak eragindako osasun-larrialdi egoera dela eta, jaialdiak aurrera jarraitzen du bertaratutakoen osasuna bermatzeko beharrezko segurtasun neurriekin.

Maialen Lujanbio, Uxue Alberdi, Andoni Egaña, Onintza Enbeita, Unai Iturriaga eta Beñat Gaztelumendi bertsolariak bilduko dira oholtza gainean, Maite Berriozabalek proposatutako gaiei buruz abesteko eta hitzekin jolasteko prest.

Azpimarratu nahi dugu ekitaldia 19:00etan hasiko dela; izan ere, joan den ostiralean ezarritako neurrien ondorioz, establezimenduak 21:00etan itxi behar ziren, eta jarduera aurreratzea erabaki zen, eta ikus-entzuleak ez nahasteko, horrela mantenduko da.

Sarrerak 10 eurotan daude salgai Lobiano Kultur Gunean eta Ermua Antzokiaren leihatila digitalean.

Gogorarazten dizuegu Kultura Sailak osasun-neurriak ezarri dituela, nahitaez bete beharrekoak Ermua Antzokira sartzeko eta bertan egoteko:

  • Pertsona bakoitzak bere maskara ekarri beharko du Ermua Antzokira sartu ahal izateko. Maskara uneoro jantzita eraman beharko da ikuskizunak irauten duen bitartean.
  • 10 urtetik beherakoek heldu batekin etorri beharko dute.
  • Sarrerak ez dira zenbakituko eta Ermua Antzokiko langileek esleituko dituzte eserlekuak, ikus-entzuleak iristen diren ordenaren arabera.
  • Ekitaldira behar besteko aurrerapenarekin joatea eskatzen da, sarrera ohi baino motelagoa izango baita eta sarrerak ez baitira zenbakituak izango.
  • Instalaziora sartzean, baita leihatilako ilaran ere, pertsonen arteko 2 metroko distantzia gorde beharko da.
  • Eserlekuen arteko 2 metroko distantzia-neurria ere gorde beharko da, batera datozen pertsona-taldeen kasuan izan ezik.
  • Ermua Antzokiaren edukiera murriztu egingo da, eta, beraz, sarrera aldez aurretik erostea eskatzen da. Murrizketa hori komunetan ere kontuan hartu beharko da: pertsona bakarra komun bakoitzeko, eta bakarra bi konketa bakoitzeko.
  • Ikuskizuna amaitutakoan, zuen eserlekuetan egon zaitezten eskatzen dizuegu, gure langileek irteera mailaka antolatu ahal izan dezaten.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan