Plaza libreak liburutegiko irakurketa-klubetan eta tailerretan
Urrian hasi dira Ermuko Udal liburutegiak ikasturte honetarako eskaintzen dituen irakurzaletasuna sustatzeko ekimenak. Adin tarte guztiei zuzendutako ekintza hauetako gehienak maiatzera arte mantenduko dira, eta astero, hilero edo bi hilean behin burutzen dira.
Egungo osasun-egoera dela eta, aurrez aurre egin ezin diren saioak online egiten dira, bideokonferentzia bidez.
Nahiz eta ekimen gehienetan plaza guztiak bete diren, oraindik ere honako zortzi jardueretan plaza libreak daude:
- 6 eta 8 urte bitarteko umeentzako Liburu bat, mundu bat irakurketa kluba. Hilean behin biltzen da, larunbat goizean.
- 3 eta 5 urte bitarteko umeentzako Liburu Txiki Kluba irakurketa kluba. Larunbat goizean, hilean behin.
- 9 eta 11 urte bitarteko gaztetxoentzako irakurketa kluba. Hileko asteazken batean.
- Helduentzako ingelesezko irakurketa kluba. Asteartean, bi hilean behin.
- Helduentzako frantsesezko irakurketa kluba. Ostiralean, bi hilean behin.
- Komikien irakurketa kluba. Asteartean, hilean behin.
- Adinekoentzako Instagram eta literaturari buruzko tailerra. Asteazkenero, abenduaren bukaerara arte.
- Sormenezko idazketa tailerra. Larunbat goizean, hilean behin.
- Ingelesezko mintzapraktika taldea. Ostiralero, abenduaren bukaerara arte.
Aipatutako ekintzetako edozeinetan izena emateko, 943 17 92 12 telefono zenbakira deitu, biblioteca@udalermua.net helbidera idatzi, zenbaki honetara WhatsApp mezua bidali edo 09:30etik 20:30era liburutegitik pasatu zaitezke, izen-abizenak, telefono zenbakia eta liburutegiko bazkide txartelaren zenbakia emateko.
Lotutako albisteak
‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez