Teresa Castro idazlea, komiki irakurketa klubeko gonbidatu berezia

02.11.20
Udal Liburutegia

Azaroaren 3an, asteartea, liburutegiak antolatutako komikien irakurketa klubak Teresa Castro Gutierrez, L.S.B, Ana: ¡el lesbicómic! komikiaren egilea,  izango du gonbidatu.

Klubeko partaideek aldez aurretik irakurri duten liburu hau Kike Infamek dinamizatutako saioan komentatuko dute.

L.S.B, Ana: ¡el lesbicómic!, L.S.B, Ana, emakume lesbianaren istorioak biltzen dituen komiki elebiduna da, LGTBI pertsona gisa duen errealitateari umorez aurre egiten diona. Hori guztia erraz irakurtzeko moduko formatu baten bidez aurkezten da, errealitate hori gizarte osora hurbiltzeko asmoz.

Saioa 19:00etatik 20:30era izango da, eta osasun-egoeraren murrizketak direla eta, bideokonferentziaz egingo da.

Bertan parte hartu nahi duten pertsonek, komikigintzaren zaleak direlako, komikiak jorratzen duen gaian interesa dutelako edo, besterik gabe, irakurketa klub bat zertan datzan ikusteko, jar daitezke harremanetan liburutegiarekin, aurrez aurre, 943 17 92 12 telefonoan, WhatsApp bat bidalita edo posta elektroniko bat bidalita helbide honetara: biblioteca@udalermua.net.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez