Xabi Solanoren musikak eta ikuskizunak Ermua Antzokia berotuko dute ostiral honetan

03.11.20
Ermua Antzokia

Xabi Solano Maiza musikari eta konpositoreak kontzertua emango du ostiral honetan Ermua Antzokian, 20:00etatik aurrera. Emanaldia ''San Martin'' kultur egitarauaren barruan dago, aurten Covid-19aren pandemiaren ondorioz urteroko azoka hederás gozatzerik posible izango ez den arren. Sarrerak 10 euro balio du eta aldez aurreko salmentan eros dezakegu Kutxabanken webgunean, baita zerbitzu anitzeko kutxazainen sarean eta Lobiano Kulturgunean ere.

Xabi Solano Maiza Hernaniarra (Gipuzkoa) da, trikitixa jotzen duen musikagilea. Etzakit, 4 Itzal, The Solanos eta Esne Beltza taldeen sortzailetarikoa eta partaidea da, eta Fermin Muguruzaren birako kidea ere izan da 2004tik. Azken urteotan bakarkako bi disko kaleratu ditu: ''Esne zopak'' eta ''Ereñotzu''. Bere lan oparoari esker, Xabi trikitixaren munduan erreferentzia bihurtu dela esan dezakegu.

2019ko abenduan aurkeztu zuen bere azken lana, ''Bi'' tituluko disko bikoitza. Abesti berriez gain, euskal musikako abestien bertsioak ere aurkituko ditugu, hainbat musikari eta talderen laguntzarekin grabatuak. Ermua Antzokian Xabi Solanok azken lan hori aurkeztuko du eta bere konposizio ezagunenak errepasatuko ditu. Kris ahizpa izango du lagun abesbatzetan, panderetan eta akordeoian, baita Zigor ''DZ'' DJa, Haritz Beristain ''Txiki'' bateria jotzailea, Txus Aranburu teklatu jotzailea, Aitor Zabaleta baxu jotzailea eta Ander Zubillaga gitarra jotzailea ere. Horiez gain, dantzarien laguntza ere izango du ikuskizuna osatzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean