Berraktibatu+ zaitez, mundu iraunkorragoa eraikitzeko

05.11.20
Ingurumena

BerrAktibatu+ ekimena lankidetza publiko-pribatuko programa bat da, ingurumen-jasangarritasunaren alde lan egiteko herritarren parte-hartzea sustatzeko. Helburua herritarrak inplikatzea da, beren bizi-ohiturak aldatzeko eta, horrela, Euskadiren iraunkortasun eta jasangarritasunean aurrera egiteko.

Programa berri hori Aktibatu+ programaren jarraipen gisa sortu da. Hura 2012-2018 bitartean garatu zen Bizkaian, eta 4.000 etxe baino gehiago, 112 udalerri, 66 ikastetxe, 3 unibertsitate eta 57.000 pertsonatik gorak bat egin zuten programarekin. Orain, BerrAktibatu+ Euskadi osora zabaldu da 2021era arte.

Ekimena doakoa da, eta parte-hartzea librea eta digitala da. Online programa honetan izena ematen duten pertsonek informazio erraza eta praktikoa jasoko dute, gutxiago kutsatzeko, energia eta ura aurrezteko, arduraz erosteko, hondakin gutxiago sortzeko, tokiko ekonomia bultzatzeko, modu jasangarriagoan mugitzeko eta NBEren Garapen Iraunkorreko Helburuak betetzen laguntzeko.

Programarekin bat egin nahi dute pertsonek doan egin dezakete www.reactivatemas.eus webgunean izena emanez. Behin erregistratuta, plataformak eguneroko ohituren jasangarritasuna ebaluatuko du galdera erraz batzuen bitartez. Ebaluazioa egin ostean, ohitura horien eragin negatiboak murrizteko ekintza errazak proposatuko dira. Horretarako, esku-orri informatiboak erabiliko dira.

Informazio guztia posta-kodeen bitartez antolatzen da; horrela, programa amaitzean, herri bakoitzetik zenbat pertsonak parte hartu duten eta zer-nolako emaitzak jaso diren aztertu ahalko da.

BerrAktibatu+ Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimena da, Eusko Jaurlaritzarekin, Bilbao Bizkaia Ur partzuergoarekin, Bizkaiko Garraio Partzuergoarekin (BGP), Metro Bilbaorekin, Eroski Taldearekin eta “La Caixa” Gizarte Ekintzarekin elkarlanean garatua. Gipuzkoan Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumena eta Obra Hidraulikoak departamentuak eta Naturklima Fundazioak sustatzen du. Global Action Plan (GAP) izeneko planean oinarritua dago. 

Lotutako albisteak

Imagen
09.06.25
Ermuko Klima eta Energia Plana osatzeko bilera irekia

Informazio eta parte-hartze saioa astearte honetan, ekainak 10, izango da 18:30ean Lobiano Kultur Gunean
Imagen
29.05.25
Imagen
26.05.25
Valdespina parkean magnolia lore-handi bat moztu da segurtasun arrazoiengatik

‘Arbolan’ enpresako langileek moztu egin dute atzera bueltarik gabe gaixorik eta hondatzen zegoelako