Udal instalazioak eta jarduerak egokitu egingo dira neurri berriak betetzeko

06.11.20
Erakundea

Eusko Jaurlaritzak neurri berriak hartu ditu mugikortasuna eta kontaktu sozialak are gehiago mugatzeko eta, horrela, Covid-19ren transmisioa eteteko. 38/2020 Dekretu berria bihar, larunbata, sartuko da indarrean, eta Udal zerbitzu eta jarduerek ordutegiak eta instalazioak egokituko dituzte dokumentuak ezarritakoa betetzeko.

Ermua Antzokia

Eusko Jaurlaritzak 2020ko azaroaren 6ko 38/2020 Dekretuan emandako neurrien babesean, eta kultur jarduera guztien gehieneko amaiera-ordua 21:00ak izan dadin, Udal Kultura Sailak zine saioetarako nahiz Ermua Antzokian programatutako zuzeneko ikuskizunetarako hasiera ordua 19:00ak izango direla ezarri du. Haurrentzako jarduerek ohiko ordutegiari eutsiko diote eta 17:00etan hasiko dira.

Agindu horren arabera, neurri berriak larunbatean, hilak 7, sartuko dira indarrean, eta, beraz, Xabi Solanoren gaurko kontzertua 20:00etan mantenduko da.

Miguel Angel Blanco udal kiroldegia

Ermuko Udaleko Kirol Alorrak Miguel Angel Blanco kiroldegian eskaintzen diren ikastaroak mantenduko ditu, baina edukiera %40ra mugatuko da eta maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da. Gainera, aldagelak eta dutxak ezingo dira erabili, eta instalazioak 21:00etan itxiko dira.

Frontoia eta squash eta padel pistak itxita egongo dira, eta banaka bakarrik egin ahal izango da kirola. Dagoeneko programatuta dauden ikastaro eta jardueren kasuan, gehienez sei laguneko taldeak izango dira.

Entrenamenduak eta lehiaketak bertan behera geratu dira, talde profesional eta erdi-profesionalentzat izan ezik; Ermuaren kasuan, Errotabarri Eskubaloiko Zilarrezko Ohorezko Mailako taldeak eta areto futboleko Skorpio taldeak bakarrik jarraitu ahal izango dute kiroldegiko instalazioetan.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da