Ingelesezko ipuin kontatze denboraldiko bigarren saioa larunbatean izango

06.11.20
Udal Liburutegia

Udal Liburutegiak denboraldi honetako ingelesezko ipuin-kontalarien bigarren saioa antolatu du biharko, azaroak 7. ''Story Time ''saioa Lobiano Kultur Gunean egingo da 17:30etik aurrera eta sarrera doakoa da. Saioaren izenburua "Surprise, Surprise" da eta 4 eta 7 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Virginia Moriones izango da kontalaria.

Jarduera hau Liburutegiak antolatutako asteburuetarako ekintza egitarau bereziaren barne dago eta helburu bikoitza dauka: ipuinen mundura ahozko tradizioaren bitartez hurbiltzea eta umeen ingelesezko gaitasun linguistikoak hobetzea.

COVID-19ren prebentzio-neurrien ondorioz, partaide kopurua murriztu egin da eta derrigorrezkoa izango da haur guztiek maskara ekartzea eta, une oro, ipinita edukitzea. Etenik edo eragozpenik ez sortzeko, ekimena hasi baino lehen iristeko eskatzen zaie parte-hartzaileei.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez