Ostalaritzarako laguntza zuzenei beste 900 euro gehituko dizkio Ermuko udalak

13.11.20
Erakundea

38/2020 Dekretu berria dela-eta Covid-19aren pandemiak sortutako krisiak kaltetu dituen eta itxi behar izan dituzten ostalaritza-establezimenduentzako laguntzak eta diru-laguntzak handitu egingo ditu Ermuko Udalak.

Neurri berriak, teknikoki eta juridikoki aztertu ondoren, horien zenbateko eta zuzkidura nahikoa egongo dela baieatatu eta gero, honako honetan zehaztu dira:

  • Beste 900 euro gehiago ezartzea, zuzeneko laguntza ez justifikagarria, itxiera ezartzen duen Dekretuak hala aurreikusten duelako.
  • Kaleko 20 eta 30 aparkaleku artean gordetzea, terrazarik ez duten ostalaritzako 18 establezimenduek gutxienez 2 mahai eta 8 aulki izan ditzaten. Puntu hori datorren astearteko batzorde informatiboan aztertuko da.

Udalbatzan ordezkaritza duten alderdi guztien adostasunarekin aurtengo udatik indarrean dauden eta ''Aurrera Plana''ren esparruan, 600.000 euroko zuzkidura aurreikusi eta onartutako neurriak. Neurri horiek honako hauek dira:

  • 300 € gastu orokorrei aurre egiteko.
  • Kalean mahai eta aulkiak jartzeagatik eta bide publikoaren okupaziogatik dagokion tasan %100 hobaria ematea 2020. urte osorako eta, ziurrenik, datorren 2021ekoetan baita ere, zati batean edo osorik.
  • Zaborren edo hiri-hondakin solidoen tasaren 2 seihileko diruz laguntzea.
  • Prestakuntza ikastaroak eskaintzea.
  • Zuntz optikoko telekomunikazio ultra azkarreko tokiko sarera lotzea.

Sektorearen indarreko itxiera ezarri duen azken 38/2020 Dekretua argitaratu izan den astean, Ermuko Udala aztertzen ari zen beste laguntza gehigarri bat emateko aukera, eta hori beste 300 eurokoa izatea aurreikusten zuen. Azkenik, egoera konplexua ikusita, zenbatekoa 900 €tan finkatu da.

Alkateak gaur eguerdian eman du erabakiaren berri, Cadena SER irrati katean egindako elkarrizketa batean, Udalbatza osatzen duten taldeetako bozeramaileekin hitz egin ostean. Juan Carlos Abascalek adierazi duenez, "Udalbatzak badaki gremioak oso une gogorra bizi duela Covid-19aren pandemiagatik; beraiek ez dira kutsatzeen eta egoeraren erantzule, eskatu zaien guztia egin dutelako. Hori dela eta, sektorea ez estigmatizatzeko eskatu du".

Udal agintariak azpimarratu duenez, gaia juridikoki aztertu da eta ''Ermua Aurrera'' Planean aurreikusitako kopuruei atxikitzea bilatu da, laguntza azkartasunez ematerik izan dadin.

Lotutako albisteak

Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik
Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
30.04.25
Udal liburutegiak ordutegia luzatuko du ikasturte amaierako azterketak direla-eta

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere