Erreserbatu zure lekua liburutegiko ipuin kontalari saiorako

13.11.20
Udal Liburutegia

Ermuko Udal liburutegiak Arratsaldean kontu kontari zikloko ipuin kontaketa saio berria antolatu du datorren larunbaterako, azaroak 21.

Saioa euskaraz izango da, Pontxa eta ipuin kutxa izenburupean, eta 5 eta 7 urte arteko haurrei zuzenduta dago. Jaione Urtasun ipuin kontalariak gidatuko du jarduera.

Ekimena Lobiano Kultur Gunean burutuko da 17:30etik aurrera. Sarrera doakoa da, baina beharrezkoa da aldez aurretik plaza erreserbatzea; izan ere, Covid-19ari aurre egiteko prebentzio neurriak direla eta, gehienez ere 15 neska-mutilek parte hartu ahalko dute. Izena emateko, liburutegira joan, 943 17 92 12 telefono zenbakira deitu, WhatsApp mezua bidali edo biblioteca@udalermua.net helbide elektronikora idatzi daiteke, izen-abizenak eta adina zehaztuz. Plazak izen-emate ordenaren arabera esleituko dira.

Gogorarazten dizuegu maskara erabiltzea derrigorrezkoa dela parte-hartzaile guztientzat, eta etenak ekidite aldera, puntualtasuna eskatzen da.

Ekimen hau liburutegiak asteburuetarako antolatzen dituen jardueren programazio bereziaren barne dago, eta helburu nagusia haurrak ipuinen mundura gerturatzea da, ahozko tradizioaren eskutik.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean
Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.
Imagen
Ipuin kontaketa saioa antolatu du Liburutegiak
06.05.25
Denboraldiko azken "Arratsaldean Kontu Kontari" ipuin saioa

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean