Ermua, Berrikuntzaren eta Gobernu Onaren Zigiluaren hirugarren edizioko partaide

16.11.20
Erakundea

ELoGE Gobernantzako Bikaintasunaren Europar Zigiluaren ebaluazioan parte hartzen ari dira Ermua, Berango, Erandio, Laudio, Irun eta Elgoibarko Udalak. EUDEL Euskadiko Udalen Elkarteak lagunduko die sei udal horiei zigiluaren hirugarren euskal edizio honetan, Europako Kontseiluaren babesarekin. Guztira 16 udalek parte hartu dute hiru edizio horietan.

Erakundeetako batzuk lehen aldiz saiatuko dira izendapena eskuratzen; Ermuak eta Irunek, aldiz, jada badute Zigilua, eta berritzen saiatuko dira, etengabeko hobekuntzarekin duten konpromisoa erakusteko.

ELoGE Zigilua ezartzeko, Europako adierazleen tresna – benchmark – Euskadiko udalerrien araudi espezifikora eta errealitatera egokitu behar da. Horren harira, EUDEL da Europako Zigiluaren metodologia aplikatzeko estatuan egiaztatutako eskualde-plataforma bakarra.

Ekintza honen azken helburua ez da aintzatespena lortzea, baizik eta udal-gobernuen etengabeko hobekuntza sustatzea eta politika publikoak Europako kalitate demokratikoko estandar zorrotzenekin egokitzea.

ELoGE Zigiluak Gobernantzaren 12 printzipio eta 97 adierazle hartzen ditu kontuan, gardentasuna, kontu-ematea, partaidetza, plangintza eta prebisioa, eta jasangarritasuna neurtzeko. Aurten, gainera, moldaketak egin dira tresna egungo pandemia egoerara egokitzeko. Tresna egungo testuingurura azkar egokitu izanak agerian uzten du malgutasuna duela erronka berriei aurre egiteko, eta garrantzi berezia hartzen du tokiko erakundeen indarguneak sendotzeko erreminta gisa.

Zigilua eskuratzeko prozesua

Europako Kontseiluaren Zigilua emateko irizpideak 2010ean jarri ziren lehen aldiz proban, Bulgaria, Norvegia, Ukraina, Belgika, Espainia eta Frantziako berrogei bat lurralde-erakundetan. 2017ko eta 2018ko edizioetan, zazpi Euskadiko udal sartu ziren ELoGE Zigiluaren bereizgarria duten Europako ehun udalerrien zerrenda esklusiboan: Ermua, Basauri, Irun, Leioa, Urnieta, Bermeo eta Legazpi.

ELoGE Europako Kontseiluaren Ezagutza Zentroak (Centre of Expertisse) bultzatzen du, eta Gobernu Onaren 12 printzipioetan kalifikazio altua lortzen duten udalek Europa mailan duten aintzatespenik handiena da. Honakoak dira oinarriak:

  1. Bidezko ordezkaritza eta partaidetza
  2. Erreakzio gaitasuna
  3. Eraginkortasuna eta efizientzia
  4. Irekitasuna eta gardentasuna
  5. Zuzenbide Estatua
  6. Jokabide etikoa
  7. Eskumenak eta gaitasunak
  8. Berrikuntza eta eraldaketa
  9. Epe luzeko iraunkortasuna
  10.  Finantza kudeaketa egokia
  11.  Giza eskubideak, kultur aniztasuna eta gizarte-kohesioa
  12. Kontu-ematea

Zigilua eskuratzeko, Udalek autoebaluazioa edo benchmark egin behar dute, euren egungo egoera neurtu ahal izateko hamabi printzipioei lotutako 97 adierazleen tresnarekin. Aldi berean, inkestak burutu dira hiritarren eta ordezkari politikoen artean, emaitzak kontrastatuz eta erantzunetan egon daitezkeen desberdintasunak murrizteko neurriak hartuz. Urrian zehar Udal webgunearen bitartez eskaini den galdeketa irekian, 160 ermuar baino gehiagok parte hartu dute.

Proiektua herri ezberdinetara egokitzen da, edozein dela ere euren tamaina edota berrikuntzan, gardentasunean eta gobernu onean duten ibilbidea. Udal guztiek autoebaluazio tresna bera erabiltzen dute, baita kontrasterako materialak ere. Horrela, udalerriek elkarren artean konparatzeko aukera dute, praktika onak eta esperientzia berritzaileak identifikatzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da