'El Drogas','Ane'eta 'Sentimental' asteko zinearen proposamenak Ermua Antzokian
Lau titulutatik bi euskaraz eta beste bi gaztelaniaz proiektatuko
Aste honetan estreinako lau filma berri dakarzkigu Ermua Antzokiak, erdiak euskaraz proiektatuko direnak euskaraldia ekimenaren hasiera den asteburu honetan. Eskaintza zinematografikoari hasiera emango diogu bihar, ostegunez, zineklubarekin. Arratsaldeko 7etan ‘El Drogas’ titulua ikusi ahal izango dugu, ‘Barricada’ musika taldearen kantari izan zen Enrique Villarrealen inguruko dokumental biografikoa.
Zine komertzialari dagokionean, larunbat arratsaldeko 7etan David P. Sañudo zuzendariaren ‘Ane’ titulukoa ikusi ahal izango dugu. Filma hau euskaraz proiektatuko da, gaztelerazko azpitituluekin. Lanak euskal zinearen saria jaso du aurtengo Donostiako jaialdian. Aktoreen artean aurpegi ezagun ugari daude eta, horien artean, aipagarri Mikel Losada ermuarra dagoela. Filma bere ikusteko bigarren aukera izango dugu, azaroaren 23ko astelehen arratseko 7etan.
Asteburuko bigarren proposamen komertziala Cesc Gay zuzendariaren ‘Sentimental’ titulua da. Filmean parte hartzen dute Javier Cámara, Belén Cuesta, Alberto San Juan eta Griselda Siciliani aktoreek. Igande arratseko 7etan ikusi ahal izango dugu lehen aldiz, eta azaroak 24ko asteartean bigarrenez ordu berean.
Azkeni, asteko programazioak iragarrita duen azken aukera igande arratseko 5etakoa da, marrazki bizidunak eta ‘Koko dragoi txiki ohianean’ titulukoa. Hau ere, euskaraz proiektatuko dugu.
Lotutako albisteak
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean