Ermuak ordenantza aldatuko du terrazak ez dituzten establezimenduek jarri ahal izateko

20.11.20
Erakundea

Ermuko udalerriak "erabilera publikoko espazioetan terrazak jartzea arautzen duen udal Ordenantza" aldatuko du, larrialdi egoeretan, hala nola Covid-19aren pandemian, bide publikoan soilik aldez aurreko okupazio lizentzia arrunta ez duten establezimenduei aparkaleku 1 okupatzeko aldi baterako baimena eman ahal izateko. Plaza horretan 2 mahai eta mahaiko 4 aulki baino ezingo dira jarri. Proposamena tokiko Ostalaritza Elkartearekin landu eta adostu da eta datorren asteko astearterako deitua dagoen Udalbatzaren osoko bilkuran onartuko da. Hasierako onespena izango da, eta, ondoren, jendaurrean jarriko da hogeita hamar egunez, interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iritzitako erreklamazioak, alegazioak edo iradokizunak aurkez ditzaten. Gai Orokorren Informazio Batzordean aldaketako irizpenenaren alde aho batez bozkatu zuten Udalbatza osatzen duten talde politiko guztiek (PSE/EE-PSOE; EAJ-PNV; eh Bildu, Elkarrekin Ermua eta PP) aste honetako asteartean.

Ostalaritzako gremioak eskatu du neurria, eta, aurreikuspenen arabera, mahaiak eta aulkiak ez dituzten 18 establezimenduri lagundu ahal izango die. Ermuan une honetan 94 taberna ditugu. Udala jakitun da gaur egun espazio publikoen erabileran malgua izan behar dela terrazak zabaltzeko eta kolektiboaren zati bati aukera emateko, ostalaritzak behar duen laguntza hori eta herritarrek kalera ateratzeko, bide publikotik eta espaloietatik paseatzeko eta plaza eta espazio publikoetan egoteko duten beharra bateratzeko oreka ahantzi gabe, une nabarmen honetan gizakiok distantzia sozial bat gorde behar baitugu.

Ermuak malgutasun-ahalegin handia egin du ostalaritza-establezimenduen %71k 2019an zituzten mahaien %100 mantendu ahal izateko. %18k elementu horien %75i eutsi diete, hau da, batez beste %90era iritsiz guztira. Udala irekita dago banakako konponbideak alde batera utzi eta kolektibo osoarentzat bideragarriak eta bateratuak diren aukerak aztertzeko.

''Ermua Aurrera'' planak 660.000 & euro hornitu ditu merkataritzarako eta ostalaritzarako

Hiri eta hirigintzaren alorrak mahai eta aulki berri horien balizko kokapena aztertu du, eta komenigarrienak direnak proposatu ditu, segurtasun- eta irisgarritasun-irizpideak kontuan hartuta, eta ostalaritzako profesionalek inbertsio edo gastu handirik egin behar izanik gabe.

Ermuko Udalak laguntzak eta diru-laguntzak antolatu ditu herriko ostalaritza-establezimenduentzat, hurrenez hurreneko dekretu ezberdiak direla-eta (Alarma Egoera; 38/2020 Dekretua) itxi behar izan dituztelako, eta urte osoan ekonomikoki beren jarduera mugatua izan dutelako, Covid-19aren pandemiak sortutako krisiaren ondorioz.

Uda honetatik hasita, ''Aurrera Plana'' ren esparruan, honako neurri hauek adostu eta indarrean ditugu gure herrian:

  • 300 € gastu orokorretarako. Horiei beste 900 euro zuzen gehitu zaizkielarik berriki, justifikatu beharko ez dutenak, itxiera ezartzen duen Dekretuak hala aurreikusten duelako.
  • Kalean mahai eta aulkiak jartzeagatik eta bide publikoaren okupaziogatik dagokion tasan %100 hobaria ematea 2020. urte osorako eta, ziurrenik, datorren 2021ekoetan baita ere, zati batean edo osorik.
  • Zaborren edo hiri-hondakin solidoen tasaren 2 seihileko diruz laguntzea.
  • Prestakuntza ikastaroak eskaintzea.
  • Zuntz optikoko telekomunikazio ultra azkarreko tokiko sarera lotzea.

Lotutako albisteak

Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik
Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
30.04.25
Udal liburutegiak ordutegia luzatuko du ikasturte amaierako azterketak direla-eta

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere