Udalbatza bihar bilduko da ohiko osoko bilkuran eta 2021erako aurrekontua eztabaidatuko du

23.11.20
Erakundea

Ermuko Udalbatza bihar -azaroak 24- bilduko da ohiko Osoko Bilkurara. Bertan, 2021rako Aurrekontuak izango dira gai eta ardatz nagusia. Bilera birtuala izango da eta goizeko 11:00etan hasiko; bigarren deialdian izatekotan, ordu erdi beranduago hasiko litzateke. Osoko Bilkura hori zuzenean emitituko dugu, streaming bidez, Udal webgunean eta erakundearen gure YouTubeko kanalean.

Zazpi puntu jasotzen ditu Bilkurako gai-zerrendak; lehena, ohi bezala, zinegotziei egiten zaien gonbidapena izango da, eguneko gai-zerrendako edozein gairekin zerikusia duen edonolako interes zuzen eta garrantzitsu jakitera eman dezaten. Jarraian, aurreko bilerako akta onartuko da, 2020ko azaroaren 3koa, hain zuzen.

Hirugarren puntuan, Unicef-en CAi zigilua lortzeko udalaren haur eta gazteen diagnosis eta plana hizpide izango, bozketara jarri aurretik. Laugarrengoan, bestalde; erabilera publikoko espazioetan terrazak jartzea arautzen duen udal ordenantza aldatzeko aukera hizpide izango da.

Aurrekontuaren inguruko eztabaida bosgarren puntuan hasiko da, PPk aurkeztu dituen zuzenketen eskutik. Segidan, 2021eko Aurrekontu proiektua bozkatuko da.

Azkenik, zazpigarren puntuan, eskari-galderei erantzungo zaie planteatzen badira.

Lotutako albisteak

Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen
Imagen
23.01.26
Jabekuntza Eskolaren denboraldi berri aurkeztu du Berdintasun alorrak

Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Imagen
23.01.26
Hirigintzak irisgarritasuna hobetzeko eta fatxadak birgaitzeko udal-dirulaguntzak abian jarri ditu

Eskabideak egoitza elektronikoaren bidez eta ‘Abiapuntu’ bulegoan aurkez daitezke, aurtengo azaroaren 30era arte