Pau Donesi buruzko dokumentala eta 'Explota Explota' musikalaren zine lanak ikusgai Ermua Antzokian
Zine komertzialean ''Evole’k kantariari eginiko azken elkarrizketa eta Rafaella Carraren abesti arrakastatsuekin 70eko hamarkadako dantzari baten istorioa ikusi ahal izango ditugu.
Aste honetan estreinako lau filma berri dakarzkigu Ermua Antzokiak azaroko azken asteburako. Eskaintza zinematografikoari hasiera emango diogu bihar, ostegunez, zineklubarekin. Arratsaldeko 7etan ‘El artista anónimo’ titulua ikusi ahal izango dugu, 95 minutu irauten duen film finlandiar bat da, Klaus Härök zuzendua. Arte galerista beteranoa obsesionatuta dago erretratu misteriotsu batekin. Merkatari zaharrak espero du koadroak bere fortuna itzularaziko dioela.
Zine komertzialari dagokionean, larunbat arratsaldeko 7etan Jordi Évole eta Ramón Larak zuzendariko ‘Eso que tú me das’ titulukoa ikusi ahal izango dugu Pau Donés kantariarekin izandako azken solasaldia. Kantariak bere lagun Jordi Evolerekin izan zuen azken hitzaldia jasotzen duen dokumentala da. 65 minutu irauten du. Filma bere ikusteko bigarren aukera izango dugu, azaroaren 3oeko astelehen arratseko 7etan.
Asteburuko bigarren proposamen komertziala Nacho Alvárez zuzendariaren ‘Explota explota’ titulua da. Filmean parte hartzen dute, besteak beste, Ingrid García Jonsson, Verónica Echegui, Fernando Guallar, Pedro Casablanc, Fernando Tejero eta Natalia Millán aktoreek. Maria 70eko hamarkadan askatasun irrika handia zuen dantzari gaztea da. Madrilera joaten da, eta une horretako programarik arrakastatsueneko dantza taldean sartzea lortzen du: Las noches de Rosa. Raffaella Carrà abeslari italiarraren abesti arrakastatsuenak biltzen dituen musikala da. Igande arratseko 7etan ikusi ahal izango dugu lehen aldiz, eta aabenduak 1eko asteartean bigarrenez, ordu berean.
Azkenik, asteko programazioak iragarrita duen azken aukera igande arratseko 5etakoa da, marrazki bizidunak eta ‘Trolls 2: Gira mundial’ titulukoa. Universal ekoizlearen marrazki bididunen zinta fantastikoa.
Lotutako albisteak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan