Familia eta lana bateragarri egin ahal izateko langileak kontratatzen ditzutenei laguntzak emango dizkie udalak

25.11.20
Erakundea

Langabean daudenak adingabeak, mendekoak eta Covid-19 jotako gaixoak zaintzeko

Ermuko Udalak zabalik mantentzen ditu adin txikikoak eta inoren laguntza behar dutenak zaintzeko langileen kontratazioa ordaintzen arintzeko laguntzak. Helburua lana eta familia bateragarri egiten laguntzea da, familia-unitateak edo bikoteak lanean jarraitzeko laguntza bilatu behar duenean. Xehetasunak herritarren informazio-orrian eta neurria laburbildu eta ezagutzera ematen duen Bandoan eskaintzen dira.

Diru-laguntza horiek bi helburu dituzte: alde batetik, enplegua sor dadin sustatzea, langabeak lan-merkatuan sartuz; eta, bestetik, familiak kontziliatzen laguntzea, ikastetxeak irailera arte itxita izan direnean eta mendekotasuna duten pertsonentzako egoitza-zerbitzuetara edo eguneko zerbitzuetara jo ezin denean, edo familia-eremuan Covid-19 birusagatik gaixoren bat artatu behar izateagatik.

Langabeak kontratatzeko laguntzen helburua da mendetasuna duten pertsonei (eguneko zentroaren erabiltzaileak edo nagusien egoitzaren zain daudenak) eta koronabiruseko gaixoei laguntza, arreta eta zaintza emateko betebeharrei erantzutea.

50.000 €-ko diru zuzkidura dago eta eskariak abenduaren 15era aurkeztu daitezke

Laguntza horiek atzeraeraginezkoak izango dira martxotik aurrera hasi eta abenduaren 15era arte barne hartuko dituztenak. Aldi baterako laguntzak eta laguntza osagarriak izango dira, beste administrazio publiko batzuek helburu berberetarako onartutakoak. Etxeko Langileentzako Sistema Berezian alta emanda dagoen langabe bat kontratatzeak dakarren kostuaren zati bat ordaintzea izango da.

Laguntza horiek jaso ahal izateko, eskatzaileen diru-sarrerak eta seme-alaben kopurua kontuan hartzeaz gain, lehentasuna emango zaie guraso bakarreko familiei, desgaitasuna duten pertsonei eta genero-indarkeriaren biktimei.

Guztira laguntzatarako 50.000 €-ko diru zuzkidura dago

Laguntzaren zenbatekoa familia-errenta estandarizatuaren arabera zehazten da (irizpide sozialak: desgaitasuna, genero-indarkeriaren biktimak, familia ugariak, diru-sarrera ekonomikoen maila):

  • 20.000 € edo gutxiagoko familia-errenta estandarizatuari 400 €-ko diru-laguntza emango zaio hilean.
  • 20.000 €-tik gorako eta 50.000 €-tik beherako familia-errenta estandarizatuari 300 €-ko diru-laguntza emango zaio hilean.

Eskariak abenduaren 15era artean aurkeztu ahal izango dira.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da