Artedramak 'Zaldi urdina' antzezlana dakar Ermua Antzokira

26.11.20
Ermua Antzokia

Artedrama konpainiak ''Zaldi urdina'' tituluko antzezlana aurkeztuko du ostiral honetan Ermua Antzokian, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Sarrerak 10 euro balio du eta aldez aurreko salmentan eros dezakegu Kutxabank entitatearen webgunean, bere orotariko kutxazain sarean edo Lobiano Kulturgunean. Antzezlana Justo Arriolak idatziriko ‘A los pies del caballo’ liburuaren irakurketa izan du iturri. Euskadin drogaren eta, zehazkiago, heroinaren inguruko ikerketa egin zuen idazleak. Euskal Herriko historia markatu du zaldi zuriak, eta, 1980ko hamarkadari lotzen bazaio ere, gaur egungo egoerari buruz gogoetatu nahi izan dute gidoigileek.

Sinospsia

Festa tekno batean bihotzekoak jota gazte bat hil ondoren, Aingeru izena duen 17 urteko mutila desagertu egin da. Hildako gaztea heroina urdina izeneko droga hartzearen ondorioz hil denez gero, polizia Aingeruren bila dabil, droga-saltzailea izan daitekeelakoan.

Amets, 22 urteko gaztetxeko neska bihurria eta bizimodu osasuntsua duena, Aingeruren arreba da. Honek amona Karmen eta udaltzain izandako Simonekin batera gertakizuna ikertzeko erabakia hartuko du. Poliziak baino lehen aurkitu eta abokatu ona lortu nahi du nebarentzat, baina Aingeruk 18 urte bete aurretik astebeteko epea baino ez dute.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu