Hurrengo ingelesezko ipuin-kontatze saiorako izen-ematea zabalik

27.11.20
Udal Liburutegia

Hileko lehen larunbatean –hurrengo abenduaren 5ean– Story Time deritzan jardueraren saio berri bat izango dugu 4 eta 7 urte bitarteko haurrentzat, Liburutegiak antolatuta. Oraingoan "Colors" izango da saioaren izenburua eta Alexia Papantchevek dinamizatuko du.

Liburutegiak gogorarazten digu aldez aurretik izena eman behar dugula, telefonoz deituta (943179212 zenbakira) edo posta elektronikoz idatzita (biblioteca@udalermua.net) postontzira. Edukiera mugak direla-eta, plaza kopurua 15 plaza dira, ezarritako prebentzio-protokoloen arabera. COVID-19ren prebentzio-neurrien ondorioz, derrigorrezkoa da maskara erabiltzea haur guztientzat.

Ekitaldia Lobiano Kultur Gunean izango da, 17:30etik aurrera eta sarrera doakoa da. Etenaldiak saihesteko, puntualtasuna eskatzen da.

Jarduera hau liburutegiak antolatzen duen asteburuko ekintzen programa berezian sartzen da eta bi helburu ditu: ipuinen mundura ahozko tradizioaren bidez hurbiltzea eta haurren ingelesezko hizkuntza-gaitasunak hobetzea.

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Imagen
15.01.26
Liburutegiak haurrentzako bi irakurketa klubetan izena emateko epea ireki du

Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"