Garapen Agentziek Kobid-19aren aurrean duten erronkari buruzko jardunaldian parte hartu du Abascalek

27.11.20
Erakundea

Ermuko alkateak "Garapen Agentzia Publikoak COVID-19ren erronka eraldatzailearen aurrean" izeneko jardunaldian parte hartu du azken ostegunean, SOFEJEA, Ejea de los Caballeroseko (Aragoi) Garapenerako udal Agentziak antolatutako jarduera. Jardunaldia telematikoa izan da eta koronabirusaren pandemiak sortu dituen eraldaketarako alderdi eta aukerei buruz eztabaidatu eta hausnartzera bideratu da.

Juan Carlos Abascalek mahai bat moderatu du Lluisa Morel, San Boi de Llobregateko alkatearekin, Charo Chavez Valladolideko zinegotziarekin eta Isidro Monzon Salinas alkatearekin. Forora bildu diren ordezkariek garapen agentziez eta berrikuntzaz hitz egin dute, baita horien egitekoaz eta Covid-19aren ondorioez ere.

Ideia eta ondorioak nagusien artean, honako hauek nabarmentzen dira: zientziaren eta berrikuntzaren alde egin beharra digitalizazioaren erronkei aurre egiteko; berdintasun eraginkor eta errealaren alde lan egin beharra, eta ekonomia zirkularra edo berrikuntza soziosanitarioa bezalako arloetan sakondu beharra, gure gizartearen zahartzeari baldintza hobeetan heldu ahal izateko.

Parte-hartzaileek bat agertu dira hori guztia egiteko beharrezkoa dela epe luzean zeharkako estrategia bat izatea, garapen jasangarriaren helburuak bultzatzea, sareen bidez ezagutza partekatu ahal izatea eta erakunde publiko eta pribatuen artean lankidetzan aritzeko beharra baloratzea.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen