Udalak 900 euroko diru-laguntza emango die herriko ostalaritza-establezimenduei

03.12.20
Erakundea

Laguntzak eskatzeko epea gaur, abenduak 3, hasiko da, eta hilaren 17ra arte egongo da zabalik

Ermuko Udalak neurri ekonomiko multzo berri bat onartu du herriko ostalaritza sektoreari laguntzeko. Horrela, aurrekontu-partida berri bat ezarri da, tokiko ostalaritza-establezimendu bakoitzari 900 euroko diru-laguntza emateko. Ermuko Udalbatzak aho batez onartutako Ermua Aurrera talka-planaren barruan kokatzen dira laguntza hauek, Covid-19aren pandemiak eragindako ondorio ekonomiko eta sozialak arintzeko helburuarekin.

Laguntzak Ermuan ostalaritzako negozioen titularrak diren eta ostalaritzako eta jatetxeetako zerbitzuak erabat ixteko aginduaren eraginpean dauden pertsona fisikoei, norberaren konturako langileei edo autonomoei edo 50 langile baino gutxiago dituzten pertsona juridiko/enpresei zuzenduta daude. Bete beharreko baldintza gehigarriak honako fitxa honetan ezartzen dira.

Baldintzak betetzen dituzten interesdunek eskabidea aurkez dezakete gaur, osteguna, abenduaren 3tik aurrera. Pertsona juridikoek bide telematikoa erabili beharko dute nahitaez, baina pertsona fisikoek aukera izango dute Abiapuntuko bulegoan bertan egiteko eskabidea, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara. Eskaerak aurkezteko epea hamar lanegunen buruan amaituko da, abenduaren 17an.

Beharrezko informazio guztia bildu ondoren, onuradunei ordainketa bakarra egingo zaie, diru-laguntza eman eta onartu ondoren.

Kontsultatu ekintza honen xehetasun guztiak Herritarren Informazio Orrian.

Lotutako albisteak

Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen
Imagen
23.01.26
Jabekuntza Eskolaren denboraldi berri aurkeztu du Berdintasun alorrak

Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Imagen
23.01.26
Hirigintzak irisgarritasuna hobetzeko eta fatxadak birgaitzeko udal-dirulaguntzak abian jarri ditu

Eskabideak egoitza elektronikoaren bidez eta ‘Abiapuntu’ bulegoan aurkez daitezke, aurtengo azaroaren 30era arte