12 pertsonak amaitu dute Laneratzen enplegu-proiektu berezia

04.12.20
Ekonomi Sustapena

Laneratzen programan parte hartu eta amaitu duten 12 langabeei diplomak banatu dizkie Ermuko Udalak. Erakundeak eta Lanbidek batera finantzatutako enplegu-proiektu berezi honek langabetuak lan-mundura bueltatzeko eta euren enplegagarritasuna hobetzea ditu helburu, trebetasun eta jarrerei buruzko zeharkako prestakuntza eta baliabide gehigarriak emanez. Horren harira, azpimarratzekoa da 2020an proiektuan parte hartu duten zortzi pertsonak lana lortu dutela dagoeneko.

Ikasturte honen hasierako plangintza aldatzen joan da urtean zehar, Covid-19ren pandemiagatik eta prestakuntza eta praktikak aurrez aurre egiteko zailtasunagatik. Hala ere, hauek dira parte-hartzaileek garatu dituzten lau faseak:

  • 1. fasea: Debabarreneko hainbat enpresa bisitatzea, haien eragin-eremua ezagutzeko eta kontratazio-beharrak identifikatzeko.
  • 2. fasea: zeharkako gaitasunei buruzko prestakuntza, hala nola ekintzailetzari, autoenpleguari edo planoen interpretazioari buruzkoa.
  • 3. fasea: gaitasun teknikoei buruzko prestakuntza, zehazki, elektrodo estalidun soldadurari eta TIGari buruzkoa.
  • 4. fasea: lan-aktibazioa eta laneratzen laguntzea. Ikasleek lan-merkatuan sartzeko laguntza dute, lan-poltsekin eta banakako aholkularitzarekin.

Proiektuak 114.468 euroko aurrekontua izan du, horietatik 70.418 Lanbidek jarri ditu eta gainerako 44.050 euroak Ermuko Udalak.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik