‘Para Sama’, ‘Erlauntza’ eta ‘Emma’ Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

09.12.20
Ermua Antzokia

Lau titulutatik bi euskaraz, bat ingelesez eta bakarra gaztelaniaz proiektatuko

Aste honetan estreinako lau filma berri dakarzkigu Ermua Antzokiak, eta horetatik hiru jatorrizko bertsioan eskainiko ditu azpitituluekin: bi euskaraz, bat ingelesez eta azkena gazteleraz proiektatuko direnak. Eskaintza zinematografikoari hasiera emango diogu bihar, ostegunez, zineklubarekin. Arratsaldeko 7etan ‘Para Sama’ titulua ikusi ahal izango dugu, Siriako gerrari buruzko dokumentala.

Zine komertzialaren atalean, larunbat arratsaldean Mireia Gabilondo zuzendariaren ''Erlauntza'' izango dugu ikusgai, 19:00etatik aurrera. Film hau euskaraz eskainiko da, jatorrizko bertsioan, gaztelaniazko azpitituluekin. Komedia dibertigarria da, haurtzaroko lagun talde baten asteburuko elkarketa landetxe batean kontatzen du, kideetako bat ezkontzera doala eta agur-festaren aitzakian. Bigarren emanaldia astelehenean, hilak 14, izango da, 19:00etan.

Zine komertzialaren bigarren proposamenan, igande arratsaldeko 7etan Autumn de Wilde zuzendariaren ‘Emma’ titulukoa ikusi ahal izango dugu. Filma garaiko drama bat da, ukitu erroantikoak dituena. Emma Woodhouse neska eder, argi eta dirudun bat da, eta, gainera, maite du bere gizarte zirkuluko maitasun arazoetan murgiltzea bere herri ingeles aspergarrian. Jane Austenen eleberriaren egokitzapen berria. Filma bera ikusteko bigarren aukera izango dugu, abenduaren 15eko astearte arratseko 7etan.

Azkenik, asteko programazioak iragarrita duen azken aukera igande arratseko 5etakoa da, marrazki bizidunak eta ‘StarDog eta TurboCat’ titulukoa. Hau ere, euskaraz proiektatuko dugu. Istorio honek bi heroi ditu. Txakur leiala eta justiziaren aldeko katua. Elkarrekin abentura zoragarria biziko dute.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu