18 musika eta antzerki ikuskizunek girotuko dute Ermua Antzokia urtarriletik maiatzera bitartean

09.12.20
Ermua Antzokia

2021eko urtarriletik maiatzera bitartean Ermua Antzokian izango diren ikuskizunen egitaraua aurkeztu du Ermuko Udaleko Kultura Alorrak.

Guztira 18 ekitaldik osatzen dute kultur agenda berria. Musikari dagokionez, Eñaut Elorrieta, Zetak, Marwan, Carmen Boza, Dani Fernandez eta Arizona Babyren kontzertuak nabarmentzen dira; azken bi horiek jada programatuta zeuden konfinamendu aldian, eta, azkenean, 2021era atzeratu behar izan dira.

Arte eszenikoen alorrean, aurpegi ezagun ugari izango ditugu geurean: Hector Alterio, Leon Feliperen Como hace 3000 años poema errezitaldiarekin; Gorka Otxoa, Maria Castro eta Miguel Hermoso, La coartada antzezlanarekin, edota Pabellon 6ko konpainia gaztea, ¿Qué fue de Ana García? ikuskizunarekin. Herriko taldeen muntaiak ere izango dira ikusgai, Sutegi Antzerkiaren Las aventuras del buen Soldado Svejk eta La Red Teatroren Los Olivos pálidos antzezlanekin.

Haurrentzako emanaldiek ere tartea izango dute Ermua Antzokiaren programazio berrian, eta 2021eko lehen erdian, txikienek Goazen 7.0, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Amaren Intxaurrak, Baga-Biga Produkzioak taldearen Musikarium eta Markeliñeren Crusoe ikuskizunez gozatzeko aukera izango dute.

Egitarau anitza da, publiko ezberdinei zuzendua, eta ikuskizunen kalitatea bermatzen saiatzen da, jendearen eskaera potentzialak alde batera utzi gabe. Horrela, 7 musika emanaldi eta 11 antzezlan jasotzen dira, horietatik 8 euskaraz, 9 gaztelaniaz eta Arizona Babyren kontzertua ingelesez. Artisten jatorriari dagokionez, ikuskizunetako 12tan euskal konpainiak eta artistak dira protagonista, eta 6tan Estatuko artistak.

Azkenik, aipatzekoa da programazio eszenikoan ikuskizun komiko eta dramatikoen konbinazioa dagoela, eta musika-programazioan, berriz, estilo desberdinak uztartzen direla, hala nola popa, rocka, folka edo egile-musika.

Segurtasun neurriak eta sarreren salmenta

2021eko urtarriletik maiatzera bitartean, Covid-19ari aurre egiteko egungo protokoloa mantenduko da, kultura gune segurua dela bermatzen jarraitzeko. Halaber, helduentzako ikuskizun guztiak 19:00etan hasiko dira, osasun-agintarien egungo jarraibideak betetzeko.

Ildo horretan, Dani Fernandezen eta Arizona Babyren kontzertuek eta El patio de mi casa antzezlanak atzeratu egin ziren martxoan eta apirilean, pandemiaren harira, eta bere garaian erositako sarrerek balioko dute, baina ordutegia aldatuko dute eta 19:00etan izango dira, gainerako ikuskizunak bezala. Dani Fernandezen kontzertuaren kasuan, ez dira sarrera gehiago jarriko salgai; izan ere, sarrera guztiak salduta daude jada. Nolanahi ere, eta inguruabarrak kontuan hartuta, ordutegiagatik edo lekualdatzeko ezintasunagatik jarduera horietara joan ezin diren pertsonei sarrerak itzultzeko aukera eskainiko zaie.

Ikuskizun guztietarako sarrerak, Dani Fernandezen kontzerturako izan ezik, datorren asteazkenean, abenduaren 16an, jarriko dira salgai, 09:00etan, Lobiano Kultur Gunean eta Kutxabanken webgunean.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan