Soleá Morenteren pop flamenkoa gozagarri Ermua Antzokian

10.12.20
Ermua Antzokia

Soleá Morenteri buruz hitz egitea bidegurutze batez aritzea bezalakoa da, bide ezberdinek bat egiten duten guneaz: batzuk pop-etik datoz, beste batzuk flamenkotik, eta beste batzuk rock-etik. Guztiek bat egiten duten puntu zehatz horretan dago Soleá. Lurralde ezezaguna, orain arte inork aurkitu edo ikertu ez duena.

Madrilen jaioa baina Granadan errotua, Soleá Enrique Morente maisuaren eta Aurora Carbonell dantzariaren alaba da. Hain zuzen ere, disko batean egindako lehen agerraldia Misa Flamenca (1991) lanean egindako agerpen lotsatia da, sei urte besterik ez zituela. Hortik aurrera, bere aitaren ia diskografia osoan egon zen, Pablo de Malagaren zatirik esperimentalenetatik Omega mitikora arte, Nanasen paper protagonistatik pasatuz eta bere aitaren azken diskoa izango zenera, Morente Flamenco.

Bakarkako ibilbidean, Soleák hiru disko kaleratu ditu; azkenak, Lo que te falta, efektu kolpe berri bat ematen du, mugekin jokatuz, baina runba protagonistatzat hartuta. Desitxuratzen den runba bat, salto egiten duena eta edozein estilotara itsasten dena. Izan ere, Soleá gai da kexu flamenkoa bere intentsitate osoan indie-noisearen zaratarekin bateratzeko, eta, ondorioz, nekez gaindi daitekeen tentsio emozionaleko koktel bat sortzen da.

Soleá Morente ostiral honetan, abenduak 11, 19:00etatik aurrera izango dugu Ermua Antzokian. Sarrerak salgai daude 12 euroren truke Lobiano Kultur Gunean eta Antzokiaren leihatila digitalean.

Gogorarazten dizuegu, ikusleek ikuskizunaz modu seguruan gozatu ahal izateko, honako neurriak ezarri direla:

  • Maskara erabiltzea eta eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitzea derrigorrezkoa izango da aretora sartu ahal izateko.
  • Edukiera murriztu egin da bai areto barruan, baita komunetan ere.
  • Sarrerak ez daude zenbakituta, beraz, aretoko langileek esleituko dituzte eserlekuak.
  • Pertsonen arteko gutxieneko segurtasun neurriak mantendu beharko dira, elkarrekin doazenen kasuan izan ezik.
  • Sarrerak aldez aurretik eta bide digitaletatik erostea gomendatzen da, leihatilan pilaketak saihesteko.
  • Ikuskizunetara denbora nahikoarekin joatea gomendatzen da, aretora sarrera motelagoa izango baita.
  • Ikuskizunaren ostean, aretoa modu mailakatuan hustuko da, bertako langileen jarraibideen arabera.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan