Ermuak Gobernantzako Bikaintasunaren ELoGE Zigilua berritu nahi du asteazken honetan

14.12.20
Erakundea

Europako Kontseiluak asteazken honetan iragarriko ditu 2020ko ekitaldian zigilua lortu duten euskal udalak

Europako Kontseiluak ematen duen Gobernantzako Bikaintasunaren Europako Zigiluaren (ELoGE) hirugarren ekitaldia egingo da asteazken honetan, hilak 16, EUDELen Bilboko egoitzan. Gobernu onaren eta berrikuntza demokratikoaren arloan Europako estandarrak maila altuan edo bikaintasun-mailan betetzen dituztela egiaztatzen duten tokiko gobernuek Europan duten aintzatespenik handiena da.

Euskal Herriko sei udalek, tartean Ermuak, izango dute aurten zigilua jasotzeko aukera. Tokiko erakundeak 2017an lortu zuen ELoGE zigilua, Urnieta, Leioa, Basauri eta Irunekin batera, eta 2020 honetan berriro aurkeztu du bere hautagaitza, Irunek bezala.

Zigiluak banatzeko ekitaldia 10:00etan hasiko da, eta bertan parte hartuko dute Ager Izagirre, Mungiako alkate eta Eudeleko ELoGE Batzorde Instituzionaleko presidenteak, eta Snežana Samardžic-Markovic Europako Kontseiluko Gobernantza zuzendaria, bideokonferentziaz mezua bidaliko duena. Aurkezpenen ondoren, Ermua, Elgoibar, Irun, Berango, Erandio eta Laudioko alkateek, 2020ko hautagaiek, proiektuan bizi izan duten esperientzia baloratuko dute.

Ekitaldi osoa streaming bidez zuzenean eskainiko da EUDELen YouTubeko kanalean, lotura honetan: https://www.youtube.com/watch?v=omr07LoPnQM&feature=youtu.be

ELoGE Zigiluaren ebaluazioa

ELoGE bereizgarria kristalezko dodekaedroa da, hamabi aurpegi dituena, bat gobernu onaren hamabi printzipioetako bakoitzarentzat.

ELoGE jasotzeko hautagai diren udalek beren gobernantza-politiken eta praktiken ebaluazio zehatza egin behar dute, Europako Kontseiluak gobernantza egokirako zehaztutako hamabi printzipioetan oinarrituta. Besteak beste, hautetsien jokabide etikoa, gardentasuna, kontu-ematea, bidezko parte-hartzea, finantza-kudeaketa ona, berrikuntza eta eraldaketa, eraginkortasuna eta efizientzia.

Ebaluazioari esker, tokiko agintariak beren indargunez eta ahuleziez jabetzen dira, komunitateari zerbitzu publikoak eskaintzean. Pandemia garaian, ELoGE tresna baliotsua da udalentzat, haien printzipioak bat datozelako garapen jasangarriaren helburuekin (GJH), eta tokiko erakundeak indartzen laguntzen du etorkizuneko erronken eta eraldaketa sozialen aurrean.

 

Tokiko gobernuentzako kalitatearen “label”-a bi urtean behin berritu behar da, hala, etengabeko hobekuntzan eta beste udalerri batzuetan aplika daitezkeen jardunbide egokiak sustatzen laguntzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian