Goienkale eta San Isidro lotuko dituen igogailu publiko bat eraikitzeko lanen hasiera

14.12.20
Hirigintza

Goienkale eta San Isidro kaleen arteko desnibela gainditzen lagunduko eta irigarritasuna ahalbidetuko duen igogailu publiko bat jartzeko lanak aste honetan hasiko dira. Bi guneak lotzen dituzten eskailera berriak, Ugarteren botika eta Goien tabernaren artekoak, amaituta daude eta duela egun batzuk ireki zituzten. Egokitzapen hori A-09 Zerukoa egikaritze-unitatean aparkalekua eta bizitegi-etxebizitzak eraikitzen dituen sustatzailearen hirigintza-karga izan da. Igogailua ehiza eta arrantza elkartearen egoitza eta garajea zegoen orubearen zati batean jarriko da. Eraikin zahar hura ukitzen zuen eraikinaren alboa errematatuta eta margotuta dago. Aurreikuspenen arabera, 2021eko apirilerako egongo da martxan igogailua.

Eskailera berri horiek segurtasun-neurri egokiak hartuta irekita mntenduko dira igogailuaren obra horiek egiten diren bitartean, obraren garapenak eta oinezkoen segurtasunak lanak ixtea eskatzen dutenean izan ezik. Une eta egoera zehatz horiek ondorengoak izango dira: materialaren zamalanak, metalezko egituren kokapena, eta abar.

Aurreikuspenen arabera, igogailua eraikitzeko obra guztiak 2021eko apirilean amaituko dira. Orduan, zonaldeak urbanizazio berria eta igogailua izango ditu Goienkale eta San Isidro arteko irisgarritasuna errazteko. Santa Anta auzoaren goialdea birmoldatzeko planaren fase bat amaitzea ekarriko du horrek.

Lotutako albisteak

Imagen
03.04.25
San Antonioko igogailuaren obrak, hasierako lanetan

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak
Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da
Imagen
03.03.25
Betiondon egingo diren zuzkidura-apartamentuen proiektua aurreratua dago

Miguel de los Toyos Etxebizitza sailburuordeak eta Beatriz Gamiz alkateak proiektuaren egoera eta elkarlanerako bide berriak aztertu dituzte Ermuan egindako bileran