Inprobisazioa eta dibertsioa 'Jamming on Tour'en eskutik

15.12.20
Ermua Antzokia

Ermua Antzokiak Jamming on Tour ikuskizuna aurkeztuko du ostiral honetan, hilaren 18an. Inprobisazioan eta unean uneko sorkuntza puruan oinarritutako emanaldi berezia izango da.

Madrilgo antzokietan 17 urtez arrakasta izan eta 3.000 emanaldi baino gehiago egin ondoren, Jamming konpainia bira egiten ari da Espainia, Europa eta Latinoamerika osoan zehar ikuskizuna aurkezteko.

Ostiral honetan Ermuan ikusiko duguna inprobisazio ikuskizun paregabea eta errepikaezina da, ikusleen aurrean eraikitzen dena. Ikusleak showaren parte aktiboak dira, eta publikoak idatzitako tituluetatik abiatuta, hiru aktorek inprobisazio batzuk sortu eta interpretatzen dituzte. Aldi berean, teknikari batek eszenen girotzeak inprobisatzen ditu argi eta soinuarekin, unean bertan.

Jamming on Tour antzerki konbentzionaletik aldentzen den ikuskizun bat da, baina, hala ere, ohiko interpretazio tresnak erabiltzen ditu. Antzezpenaren muga bakarra antzezleen irudimena da, eszenaratze tradizionalaren eta jantzi zaindu, erraz eta neutroaren bidez.

Ikuskizuna ostiral honetan hasiko da, 19:00etan, Ermua Antzokian. Sarrerak 10 eurotan daude salgai Lobiano Kultur Gunean eta Antzokiko leihatila digitalean.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean