Udalbatza ezohiko osoko bilkurara bilduko da gaur arratsaldean

15.12.20
Erakundea

Ermuko Udalbatza Osoko bilkura deitua dago gaur. Saioa ezohikoa da eta 19:00etan hasiko, online egingo delarik bideokonferentzia bidez (Zoom). Youtubeko gure kanal korporatiboaren bidez jarraitu ahal izango da, streaming bidez eskainiko baitugu.

Bilkurako gai-zerrendan bederatzi gai daude; lehenengoa da udalkideak gonbidatzea edozein interes garrantzitsu edo jorratu beharreko gaiekiko bateraezintasuna jakinaraztera. Bigarrena azaroaren 24ko saioaren akta da. Hirugarrenetik seigarrenera erakundeko hainbat gai jorratuko dira, hain zuzen: 2021erako lanpostuen zerrenda (LPZ), Giza Baliabideak Arrazionalizatzeko Plana, telelana arautzen duen araudia eta udal-instalazioak garbitzeko kontratua aldatzea.

Zazpigarren puntuan, Mallabiko eta Ermuko udalen arteko hitzarmen bat hizpide izango da, Lanbidek diruz lagundutako enplegua sustatzeko eta tokiko garapenerako proiektuak gauzatzeko. Zortzigarrena eta bederatzigarrena EH Bildu udal taldeak proposatu ditu. Lehenengoa, mozioa da; Foru Fondoari eta udalen zorpetzeari buruzkoa. Eta bederatzigarrena, Paul Yarza bozeramailea liberatu eta dedikazio esklusiboko erregimenean jarduteko proposamena.

Lotutako albisteak

Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen
Imagen
23.01.26
Jabekuntza Eskolaren denboraldi berri aurkeztu du Berdintasun alorrak

Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Imagen
23.01.26
Hirigintzak irisgarritasuna hobetzeko eta fatxadak birgaitzeko udal-dirulaguntzak abian jarri ditu

Eskabideak egoitza elektronikoaren bidez eta ‘Abiapuntu’ bulegoan aurkez daitezke, aurtengo azaroaren 30era arte