'Kontu kontari' jardueraren aurtengo azken saioa: leku kopuru mugatua eta izen-emate zabalik

16.12.20
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak antolatzen duen ´Kontu kontari'' jardueraren aurtengoazken saioa abenduaren 19an izango da. Ekimenari "Flobin eta txano magikoa" izenburua jarri zaio, euskaraz izango da eta 5 eta 7 urte bitarteko haurrentzat egokia da. Xabi Flamarique izango da narratzailea.

Emanaldia Lobiano Kultur Gunean egingo da, 17:30ean hasita. COVID-19ren kutsatzeak prebenitzeko neurrien ondorioz, edukiera 15 partaidera murriztu da; beraz, nahitaezkoa da izena ematea, libre dauden plazak bete arte. Izen-emateak eta erreserbak liburutegian bertan erreserbatu daitezke, zerbitzuko 943 17 92 12 telefonora deituz, WhatsApp bidezko mezua bidaliz (https://wa.me/34943179212) edo biblioteca@udalermua.net helbidera mezu elektroniko bat bidaliz. Kasu guztietan, haurraren izena, abizenak eta adina adierazi behar dira. Plazak izen-emate ordenaren arabera esleituko dira.

Bertaratzen direnek maskara behar bezala jantzita eraman beharko dute jarduera osoan. Etenaldiak saihesteko, puntualtasuna eskatzen da.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez