Gabonetako ipuinez gozatzeko hiru arratsalde Lobianon

21.12.20
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak ipuin kontaketa saioak antolatu du datorren asterako. Covid-19aren kutsatzeak prebenitzeko neurrien ondorioz, saio bakoitzean gehienez ere 15 haurrek parte hartu ahalko dute, baina ipuin bakoitza entzuteko bi txanda antolatuko dira, haur gehiagok jardueraz goza dezaten.

Saioetan parte hartu ahal izateko, aldez aurretik izena eman behar da liburutegian, zerbitzuko 943 17 92 12 telefonora deituz, WhatsApp bat bidaliz (https://wa.me/34943179212) edo biblioteca@udalermua.net helbidera mezu elektroniko bat bidaliz. Kasu guztietan, haurraren izena, abizenak eta adina adierazi behar dira, eta plazak inskripzio-ordenaren arabera esleituko dira.

Datak, ipuinak eta ordutegiak honakoak dira:

  • Abenduak 28, astelehena: Olentzeroren gora-beherak, Lur Korta kontalariaren eskutik. 16:30ean eta 18:00etan Lobiano Kultur Gunean.
  • Abenduak 30, asteazkena: Urteko azken ipuinak, Lur Kortarekin. 16:30ean eta 18:00etan Lobiano Kultur Gunean.
  • Urtarrilak 2, larunbata: Gabonak munduan, Lur Korta kontalariaren eskutik. 16:30ean eta 18:00etan Lobiano Kultur Gunean.

Bertaratzen direnek maskara behar bezala jantzita eraman beharko dute jarduera osoan. Etenaldiak saihesteko, puntualtasuna eskatzen da.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez