Ermua Antzokiak amaiera emango dio aste honetan abenduko eta 2020ko zine programazioari
Ermua Antzokiak amaiera emango dio asteburu honetan abenduko eta 2020ko zine programazioari. Aste honetan ez dugu zine klubeko emanaldirik izango, ostegunak Gabon gauarekin bat egiten duelako. Hori dela eta, zinema komertzial onenaz gozatzeko aukera izango dugu larunbatetik asteartera bitartean.
Larunbatean, hilak 26, Isabel Coixet zuzendariaren ‘Nieva en Benidorm’ thrillerra ikusi ahal izango dugu. Emanaldia arratsaldeko 7etan izango da, bi ordu pasatxo iraungo du eta 12 urtetik gorako ikusleentzat gomendatua dago. Gidoia ere Coixet berarena da eta erretiroa hartu aurretik Benidormera anaia ikustera doan gizon bakarti baten istorioa kontatzen du. Iristean, ez du bere anaia aurkitzen, baina bai bere bizitzari buruzko ezustekoak. Asteartean, hilak 28, arratsaldeko 7etan ere ikusi ahal izango dugu zinta hau.
Bigarren proposamen komertziala Robert Zemeckis zuzendariaren ''Brujas'' izenburuko film estatubatuarra da. Igandean -27an- eta asteartean -29an- beste estreinaldi bat ikusi ahal izango dugu, bi kasuetan arratsaldeko 7etan. Generoari dagokionea beldurrezko, sorginkeriazko eta fantasiazko filma da, 100 minutu irauten duena. Mundu errealean, sorginak benetakoak dira, gure artean existitzen dira eta bizi dira. Baina ez dira, ezta gutxiagorik ere, ematen dutena, eta horiek antzemateko oso modu zehatz eta baliagarriak daude. Bestela, esan diezaiotela istorio honetako protagonista txikiari.
Azkenik, igandean ere, arratsaldeko 5etan, Brenda Chapman zuzendariaren ‘Erase una vez’ ikusteko aukera izango dugu. Angelina Jolie aktorea protagonista duen abentura fantastikoen beste film bat da. Familia kide guztiarentzako aproposa.
Lotutako albisteak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan