‘Marierrauskin’ obra klasikoa, larunbat honetan Ermua Antzokian

23.12.20
Ermua Antzokia

Glu Glu konpainiak Marierrauskin antzezlana plazaratuko du larunbat honetan, ipuin klasikoan oinarritutako egokitzapen modernoa. Maitane Zalduegik zuzendu du Galder Perezek sortutako lan berritzailea, familia guztiei haurren arteko elkartasunaz mintzatu ahal izateko umoretik eta musikarekin.

Antzezlan honetan Nora ezagutuko dugu, bere urtebetetzea ospatzeko festa izugarria antolatu duen neskatoa. Bere lagunekin batera ederki pasatzen ari da Lys iristen den arte, gelako buru harroputza. Honek guztia gaitzetsiko du: janaria, edaria, apaingarriak eta baita Norak jasotako opari guztiak ere, zapata berriak, bereziki. Izan ere inbidia du, berak ere halako zapatak nahi lituzke.

Eskolako ume guztiak nazkatuta daude Lysen gehiegikeriekin, eta erabakia hartu dute: ez diote batere kasurik egingo, eta ez dute barrerik egingo haren iruzkin maltzurrekin.

Noraren zapata berriei esker, ipuin klasikora jauzi egin ahalko dugu, magikoak dira eta; berdina gertatuko da jolasteko erabiltzen duten erratzarekin, Marrierrauskinen erratza izango baita. Horrela, Norak urtebetetze tartaren kandelak itzaltzean eskatutako desioa egia bihurtuko da.

Emanaldia ordubetekoa izango da, eta 3 eta 9 urte bitarteko haurrentzat da gomendagarria. Helburua ikastetxeetan eta haurren artean gertatzen diren gehiegikeriez hitz egitea da, egoera horien aurrean isilik geratzen ez ikasteko. Ezinbestekoa da sufritzen ari den pertsonaren lekuan jartzea, zulotik ateratzen laguntzeko.

Marierrauskin larunbatean hasiko da, 17:00etan, Ermua Antzokian. Sarrerak 4 eurotan daude salgai Lobiano Kultur Gunean eta Antzokiko leihatila digitalean.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan