‘Lunaticus Circus’ familia guztiarentzat Ermua Antzokian

28.12.20
Ermua Antzokia

Ermua Antzokiak Lunaticus Circus antzezlana aurkeztuko du astearte honetan, abenduaren 29an. Aitor De Kintana, Oscar Alvarez eta Mikel Ibañez aktoreak dira protagonistak Ramon Molins eta Tomas Fernandez Alonsoren zuzendaritzapean. Antzezlana zazpi urtetik gorako haurrei eta familiei zuzenduta dago, bereziki.

Urritasun handien garaia da. Une latzak dira Anton, Piru eta Nicorentzat, lanik, janaririk eta etxerik ez duten hiru eskaleentzat. Euren zailtasunetatik ihes egiteko aukeraren baten bila dabiltza, noraezean. Kasualitatez, zorte onagatik edo patuagatik, zirkuko karabana zahar abandonatua aurkituko dute azkenean.

Hiru galtzaile hauek ez dira bata bestearengatik fidatzen hasiera batean, baina euren indarrak batuz gero, guztia errazagoa dela konturatuko dira. Horrela, ahaztutako karabana zaharra zirku txiki ibiltari bihurtuko dute, eta berehala, zirkuko artista izatera jolasten hasiko dira, gauzak ondo egiten asmatu baino gogo gehiagorekin, zirkuko ikuskizunak inprobisatuz.

Zirku txiki, ahul eta akatsduna sortuko dute, baina freskoa eta ausarta, bizitasunez eta sorpresaz betea, bizitzako abentura berri bati hasiera emateko eta, elkarrekin, euren ametsak errealitate bilakatzeko.

Neurri gabeko nahiak, ordea, euren ametsak amesgaizto bihurtu ditzake…

Ikuskizuna 17:00etan hasiko da Ermua Antzokian. Sarrerak salgai daude lau euroren truke Lobiano Kultur Gunean edota Antzokiaren leihatila digitalean.

Lotutako albisteak

Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin
Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako