Euskarazko musika ikuskizunak urtea ondo hasteko

30.12.20
Ermua Antzokia

Go!azen 7.0 ikuskizunaren bi saioetarako sarrera guztiak agortu dira

Ermua Antzokiak urtarrila-maiatza 2021 programazioari hasiera emango dio haurrentzako euskarazko bi musikalekin. Astelehenean, urtarrilaren 4an, Go!azen 7.0 gaztetxoentzako kontzertua eskainiko da bi saiotan, eta asteazkenean, Errege Egunean, Oihan Vegak Musikarium haurrentzako musikalarekin girotuko du Antzokia.

Go!azen ikuskizunak ez du aurkezpenik behar gure herrian; aurreko urteetan gertatu bezalaxe, emanaldia hasi baino aste batzuk lehenago jada agortu dira antolatu diren bi saioetako sarrera guztiak (12:30ean eta 16:00etan). Oraingo honetan, orain arte antzokietan inoiz egin ez duten ikuskizun bat prestatu du EiTBko taldeak: kontzertu bat! Denboraldi honetako sei aktorek kantatu, dantzatu eta telesaileko abesti dibertigarriak azalduko dituzte oholtza gainean. Gainera, kontzertuan zehar, denboraldi berriko abestiak eta aurreko edizioetako abesti ezagunenak uztartuko dira. Go!azen 7.0 urtarrilaren 4an, astelehenean, taularatuko da.

Bestalde, Errege Egunean, urtarrilaren 6an, utzi zure opari berriak alde batera eta zatoz Antzokira Oihan Vegaren Musikarium haurrentzako musikalaz gozatzera. Musikarium haurrei zuzendutako antzerki kontzertu bat da, non, modu didaktiko eta pedagogikoan musika munduan murgilduz, haurrek musika tresna ezberdinak ezagutuko dituzten eta Euskal Herrikoekin alderatuko diren, euren arteko ezberdintasunak eta antzekotasunak azalduz. Ikuskizuna 17:00etan hasiko da, eta sarrerak salgai daude 4 euroren truke Lobiano Kultur Gunean eta Ermua Antzokiko leihatila digitalean.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean