Oinarrizko Lanbide Heziketako udal Institutuko ikasleek lehen hiruhileko proiektuak aurkeztu dituzte
Oinarrizko Lanbide Heziketako udal Institutuko (IMFPB delakoaren) ikasleek, aurtengo ikasturteko lehen hiruhilekoan garatu dituzten proiektuak aurkeztu dituzte, Gabonetako opor-egunak hartu baino lehen. Proiektu bati modu integralean ekitea zeharkako eta aparteko jarduera da, ikasleak ekintzailetza-gaitasunetan, talde-lanean eta/edo komunikazio-gaitasunetan prestatzeko, eta, aldi berean, beren espezialitateko ezagutza espezifikoak finkatzen laguntzeko aukera ematen baitie.
Ikaskideei proiektuak aurkeztu eta azaldu dizkieten taldeak ile-apainketako eta mekanizazioko bigarren mailakoak izan dira. Ile-apainketako taldeak ezpain-baltsamoa aurkeztu du, oinarrizko prestakuntzako eskoletan (natura, matematika) eta berariazko prestakuntzako eskoletan (tailerra) landutakoa oinarritzat hartuta. Proposamena egiteko, beharrezko produktu eta materialei, horien ezaugarriei eta kostuari buruzko informazioa bildu behar izan dute. Prozedura guztiaren aurrekontua aurreikusi dute eta banaketa-kanalaren kostua aztertu dute salmenta-prezio bat ezartzeko, nahi zituzten etekinetarako marjina bat ahaztu gabe. Ondoren, produktuaren irudi bat diseinatu dute saltzeko, eta guztia berri eman eta erakutsi dute.
Mekanizazio-taldeak telefono mugikorreko kargagailu bat aurkeztu du. Prototipo batetik abiatuta, beren karga-iturria eraikitzeko eskema bat lortu dute. Prozesuan zehar hainbat neurketa eta egiaztapen egin behar izan dituzte balio egokietara iristeko. Elektronika analogikoko oinarrizko kontzeptuak landu dituzte tailerrean. Azkenik, oinarrizko prestakuntza eskoletan landutako aurkezpena azaldu dute, sare-kargagailuaren prozesu guztia azaltzeko.
Lotutako albisteak
Ermua-Mallabia IMFPBko estetika eta ile-apainketako 1. eta 2. ikastaroetako ikasleak gehitu ditu ekimenak
Ikasturtea ostiral honetan, irailak 5, hasiko da eta ostegunean, irailak 4, familiekin lehen bilera egingo da
Apirilaren 29an eta maiatzaren 7an egingo, arratsaldeko eta goizeko ordutegian, hurrenez hurren