Liburutegiak saria jaso du 'María Moliner' irakurketa animazioko proiektuen lehiaketan

30.12.20
Udal Liburutegia

Ermuko Udal Liburutegia Maria Moliner Irakurzaletasuna Sustatzeko Proiektuen Lehiaketan saritu dute. Lehiaketa hori Kultura eta Kirol Ministerioak deitu du, Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioarekin (FEMP) egindako hitzarmenaren bidez.

Lehiaketaren helburua 50.000 biztanletik beherako udalerrietan irakurzaletasuna sustatzeko proiektuen garapena sustatzea da eta liburu-sortak erosteko sariak eskudirutan eskaintzen ditu.

Aurten aurkeztutako proiektuaren izenburua "liburutegia pandemia garaian" izan da, eta Ermuko zerbitzuak martxoaren erdialdean alarma egoera ezarri zenetik garatutako jarduera eta ekimen guztiak biltzen ditu. Besteak beste, honako ekimen hauek: irakurketa-klubak, ipuin-kontalarien saioak eta tailerrak online formatura egokitzea, WhatsApp bidezko narrazio partekatu bat edo argazki-lehiaketa bat antolatzea, gida tematiko espres batzuk argitaratzea, konfinamenduan zehar 70 urtetik gorako pertsonei maileguak etxera eramatea, ikastetxeetako irakasleentzako tailer espezifikoak antolatzea, eta abar... Aurten, egindako jarduerek izaera sozial nabarmena izan dute inoiz baino gehiago, eta horietan teknologia berrien erabilera oso presente egon da.

Lehiaketan 310 proiektu saritu dira eta horien artean, puntuazioaren arabera Ermuko Udal Liburutegia 36. postua lortu du, behin betiko ebazpen proposamenak jasotzen duenez.

Aurreko urteetan ere, gure liburutegiak jaso du sari hori, eta horrek esan nahi du bertan egiten ari den lana aintzat hartzen dela, eta, aldi berean, bertako liburu-bilduma gehiagotu egiten da, kuantitatiboki nahiz kualitatiboki.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat