Liburutegiak ordutegia luzatuko du azterketa aldiari begira

31.12.20
Udal Liburutegia

Urtarrilaren 2an, larunbata, azterketa garaiko ordutegi berezia hasiko da liburutegian, beraz, ordutegia aldatu egingo da.

Urtarrilaren 2tik, larunbata, urtarrilaren 31ra, igandea, biak barne, asteburuetako ordutegia 9:30etik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara izango da, bai larunbatetan, bai igandeetan.

COVID-19ren pandemiak eragindako egungo egoeran eta gaueko 10etarako etxean egon beharra indarrean izanik, ordea, ezin da ordutegia astelehenetik ostegunera gaueko 12ak arte luzatu, azken urteetan egin den bezala.

Ordutegi berezi horietan, liburutegia ikasteko gela gisa baino ez da irekiko. Larunbat goizetan, ordea, liburutegiak ohiko zerbitzuak eskainiko ditu, hilaren 2an izan ezik, egun honetan bertan ikasteko gela gisa baino ez baita irekiko.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez