Go!azen 7.0 kontzertuaren bi emanaldi ikusgai Ermua Antzokian

04.01.21
Ermua Antzokia

Pausokak ‘Go!azen 7.0’ tituluko ikuskizuna dakarkigu gaurkoan Ermua Antzokira. Ikuskizuna Ainhoa Ayerbek zuzentzen du. Bi emanaldi izango ditugu aukeran: eguerdiko 12:30etan eta arratsaldeko 4etan. Ez dago sarrerarik, guztiak agortuta baitaude. Covid-19aren pandemia dela-eta, edukiera gutxitu egin behar izan da eta funtzio bi antolatu arren, sarrerak eskas geratu dira. Kontzertuak hirurogei minutu irauten ditu. Aktore eta interpretariak Lorea Intxausti, Danae Riaño, Aitziber Errauzkin, Maria Redondo, Lander Lacalle eta Markel Sainz dira.

Orain arte antzokietan sekula egin ez duten ikuskizun berri batekin datoz aurten: kontzertua!

Denboraldi honetako 6 aktore oholtza gainean arituko dira abesten, dantzatzen eta telesailari buruzko kontu dibertigarriak azaltzen.

Denboraldi berriko abestiak, aurreko denboraldietan kantatutako abesti ezagunenekin uztartzen dituen emanaldia da hau.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean