Antzokiaren eskaintza zinematografikoan bi estreinaldi nazional eta haurrentzako komedia bat

08.01.21
Ermua Antzokia

Ermuan ''El Inconveniente'', ''Baby'' eta ''Rocca cambia el mundo'' filmak ikusi ahal izango ditugu

Ermua Antzokiaren eskaintza zinematografikoak zuzendari espainiar bik sinatutako beste horrenbeste lan proposatzen dizkigu urtarrileko bigarren aste honetarako. Bihar larunbatean eta astelehenean, 19:00etan, Bernabe Ricoren ''El inconveniente'' estreinaldia izango dugu ikusgai. Malagako jaialdian sariak eta Forque-rako izendapenak jaso dituen komedia da. Sinopsiaren arabera, Sarari etxe perfektua erosteko aukera ematen diote. Eragozpen bakarra du: Lola, egungo laurogei urteko jabea, bertan biziko da hil arte.

Bigarren proposamen komertziala Juanma Bajo Ulloa arabarraren azken lana da, ''Baby'' titulukoa. Igandean eta asteartean 19:00etan ikusi ahal izango dugu. Sigteseko jaialdian saria jaso du eta Feroz-deitutakoetara izendatuta dago. Laburpenak dioenez, drogaren mendekotasuna duen neska gazte bat erditu egiten da. Haurtxoaz arduratzeko gai ez dela, umeen trafikoan aritzen den emagin bati saltzen dio, eta gero damutu egiten da. Ume jaio berria berreskuratzen ahaleginduko da.

Azkenik, igandean gaztetxoentzako saioan ‘Rocca cambia el mundo’ tituluko eta Katja Benrath zuzendutako filma alemaniarra ikusteko aukera izango dugu 17:00etatik aurrera. 2018koa da eta Alemaniako haurrentzako filma onenaren saria jaso du. Laburpenak adierazten du Rocca neskatila ausarta, dibertigarria eta nahastezina dela. Hamaika urte ditu eta ez da gurasoekin bizi, bakarrik bizi da etxe handi batean. Beldurrik gabe eta jakin-minez beteta.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean