'Irteera argiak' disko berria Ermua Antzokian aurkeztuko du Eñaut Elorrietak

13.01.21
Ermua Antzokia

Eñaut Elorrietak kontzertua eskainiko du ostiral honetan Ermua Antzokian, 19:00etatik aurrera, Irteera Argiak izeneko bere azken lana aurkezteko. Eñaut Elorrieta (Gernika, 1975) musikagilea, abeslaria eta Ken Zazpi taldearen aurpegi ezagunena da. 2013an hasi zuen bakarkako ibilbidea, gure herriko Antzokian ere gozatu ahal izan genuen ''Deserriko kantak'' lehen diskoarekin. Sarrerak 10 euro balio du, eta online eros daitezke Kutxabanken webgunean, zerbitzu anitzeko kutxazainen sarean edo Lobiano Kulturgunean. Covid-19ren pandemiaren ondorioz, edukiera erdira murriztua dago gomendatutako segurtasun-distantzia gorde ahal izateko, eta eserlekuak ez dira zenbakitzen; beraz, aldez aurretik iristea eta instalazioko langileen jarraibideak betetzea gomendatzen da.

Musikaria lehen aldiz eszenatoki batera igo zenetik, oso gaztea zela, erakusten ari den bilakaeraren emaitza da ‘Irteera argiak’ lana. Proiektu bakoitzean urrats berri bat eman eta etapa bat gainditu du. Bere talentuari eta erabakitasunari esker aurrera egin du arlo guztietan; sorkuntzan, interpretazioan, eszenaratzean eta, batez ere, bere publikoarekiko duen pertzepzioan. Ken zazpiren disko sinfonikoaren bidez mundu klasikoarekin izandako harremanak, alde batetik, eta Hermanas Labèque-rekin izandako lankidetza bereziak, bestetik, sekulako jakin-mina piztu zuten eta Eñaut ''Harian'' lana sortzera eraman zuten, non Euskadiko Orkestra Sinfonikoko musikariekin batera, Kaabestri String Ensemble harizko boskotetik, hain zuzen ere, musika gune berri batera agertu zen. 

Lehen disko hartatik sortu zen ''Irteera argiak'', kantaria leku berezi batean kokatzen duena, ikusleengandik eta bere sentsazioetatik gertu. Lan berrian abeslari gisa dituen dohainak erakusten ditu eta abesti berriak sartzen ditu entzuleen bihotzean, betiko musikari lagunekin eta bidai kide berriekin batera: bateria, baxua, gitarra elektrikoa, biolina... Elorriagak ahotsa eta gitarra akustikoa jarriko ditu, eta lagun izango berarekin Maite Larburu (biolina, biola eta koruak), Fernando Neira (kontrabaxua eta baxua), Ruben Caballero (gitarra elektrikoa, teklatuak eta koruak) eta Ander Zulaika (bateria, perkusioa eta koruak) taldekideak.

Disko honetan, konposizio eta letra propioez gain, Uxue Alberdi, Joseba Sarrionandia eta Jose Luis Otamendi idazleen testuei musika jarri die Elorrietak. ''Irteera argiak ''izenburuaren jatorriari dagokionez, egileak berak azaldu du: "Izenburuak gela eta leku askotan aurkitzen ditugun larrialdietako eta irteerako argiak aipatzen ditu. Larrialdi edo arrisku baten aurrean bidea markatzen digun sinbolo unibertsala dira".

Eñaut Elorrietak disko berria osatzen duten bederatzi (9) abestiak aurkeztuko ditu kontzertu honetan, eta artistak bere errepertorio emozionalaren funtsa ere ekarriko du, dagoeneko ohituta gaituen dotorezia, sinesgarritasun eta benetakotasunarekin.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan