Udalbatzak jarduerari berrekingo dio 2021eko lehenengo Batzordearekin
Gabonetako ospakizunengatik ohiko etenaldia egin ostean, Ermuko Udaleko 17 zinegotziek urte politiko berriari hasiera emango diote astearte honetan, urtarrilak 19. 2021 honetako lehenengo Gai Orokorren eta Udalbatzak aztertu beharrekoen Informazio Batzordean bilduko dira bihar, 9:30etik aurrera.
Eguneko gai-zerrendak lau puntu jasotzen ditu, eta ohi bezala, zinegotziei egiten zaien gonbidapenarekin hasiko da bilera, landuko diren gaien inguruan izan dezaketen edozer interes azaldu dezaten. Jarraian, pasatu den 2020ko abenduaren 15ean egindako Batzordeko akta onartuko da.
Gobernu Taldeak Udalbatzari informazioa eskainiko dio Orbe Kardinala plazako estaldura jartzeko obren amaieraren eta likidazioaren inguruan. Batzordea amaitzeko, Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan burutzen ari den Ekintzailetzarako eta kalitatezko enplegu egonkorretarako proiektu berritzaileen garapena izeneko ekimena aurkeztuko da.
Saioaren dokumentazio osoa hemen kontsultatu daiteke.
Gogorarazten dizuegu Informazio Batzordea modu telematikoan burutuko dela, eta zuzenean emitituko da 9:30etik aurrera Ermuko Udalaren YouTubeko kanalaren bitartez; Udal webgune korporatiboaren bidez ere ikusgai izango da.
Lotutako albisteak
Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen
Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Eskabideak egoitza elektronikoaren bidez eta ‘Abiapuntu’ bulegoan aurkez daitezke, aurtengo azaroaren 30era arte