‘Como hace 3000 años’ poesia errezitaldia aurkeztuko du Hector Alteriok

19.01.21
Ermua Antzokia

Hector Alterio aktore ezaguna agertokietara itzuliko da Producciones Lastraren eskutik, Leon Felipe poetaren heriotzaren 50. urteurrenean haren azalean sartzeko. Como hace 3000 años proposamen originalean, Alteriok ez ditu olerkiak modu klasikoan errezitatzen, baizik eta interpretatu egiten ditu, Jose Luis Merlinen gitarrarekin batera, bere buruaz eta bere erbestealdiaz poetaren hitzen bidez hitz eginez.

Como hace 3000 años Hector Alteriok olerki sorta bat interpretatzeko – bereziki Leon Feliperenak – zuen desio pertsonal baten gailurra da. Ikuskizun honetan, bidea markatzen duena ez da metrika edo melodia, interpretazioa baizik: obraren funtsa ez ezik, aurkezteko modua ere bilatzen da.

Ikuskizun honen errepertorioak Leon Felipe, Antonio Esteban Agüero eta Pablo Nerudaren poemen eta Joaquin Turina, Astor Piazzolla, Joaquin Rodrigo, Francisco Tarrega eta Jose Luis Merlinen beraren jatorrizko konposizioen arteko harmonia perfektua irudikatzen du.

Antzezlanaren dossierra

Como hace 3000 años ostiral honetan, urtarrilaren 22an, 19:00etatik aurrera taularatuko da Ermua Antzokian. Sarrerak 10 eurotan daude salgai Lobiano Kultur Gunean eta Antzokiko leihatila birtualean.

Lotutako albisteak

Imagen
11.03.26
Sociedad Cervantinak ‘Marcela' antzezlana dakar Ermua Antzokira

Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Imagen
04.03.26
Bely Basarteren ‘Amor letal tour , Ermua Antzokian gozagai

Madrilgo musikagile eta abeslaria ostiral honetan arituko da, 20:30ean