’Arratsaldean kontu kontari’ saioa izango larunbatean
Urte honetako ’Arratsean kontu kontari’ saioaren lehena izango dugu urtarrilaren 30eko larunbatean. Liburutegiak antolatutako ipuin kontaldia hori Lur Usabiaga gidatuko du euskaraz egingo. Saioari jarri zaion izenburua "Nor bizi da basoan” da. Saioa 5 eta 9 urte bitarteko haurrentzat pentsatua dago.
Ekimen hau doakoa da eta Lobiano Kultur Gunean egingo, arratsaldeko 17:30etatik aurrera. Covid-19aren pandemia dela-eta, tokiak mugatuak direnez lekua erreserbatu behar da. Horretarako dauden aukerak ondorengoak dira: liburutegira bertara joanda, bertako 943 179212 telefonora deituz, WhatsApp baliatu mezua bidaliz (https://wa.me/34943179212) edo posta elektronikoko mezua idatziz biblioteca@udalermua.net postontzira, horretan haurraren izen-abizenak eta adina adierazi behar dira. Plazak izen-emate ordenaren arabera beteko dira.
COVID-19ren prebentzio-neurrien ondorioz, edukiera 15 partaidera murriztu da; eta parte-hartzaileek derrigorrezkoa izango dute maskara erabiltzea une oro erabiltzea. Eten eta eragozpenik ez sortzeko garaiz eta ordurako iristea eskatzen da.
Lotutako albisteak
Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"