Umorea eta familia arteko korapiloak 'Ene ba!' antzezlanaren eskutik

02.02.21
Ermua Antzokia

Txalo Produkzioak-ek Ene ba! antzezlan dibertigarria aurkeztuko digu ostiral honetan. Ane Gabarain, Joxe Kruz Gurrutxaga, Mikel Laskurain, Alazne Etxebarria eta Asier Sota aktoreak dira obrako protagonistak.

Komedia honetan, lehenengo aldiz aita izango den gizon gaztea ezagutuko dugu. Ospatzeko, arrebaren eta haren senarraren etxera joango da afaltzera, eta bertan izango da familiaren lagun bat ere. Ana bikotekidea beranduago iritsiko da hitzordura.

Afaltzen hasi aurretik, eta Ana iritsen den bitartean, aitatasunak sortzen dituen poztasun eta aldarte onak izango dituzte hizpide, ume jaio-berriari jarri behar dioten izena aditzera emango duen arte. Egundoko kalapita sortuko du izen berak eta eztabaidaren suak bildutakoak erreko ditu, etxeko giroa erabat gaiztotu arte… Ene bada! Trumoi hotsak eta txinpartak, baina guztia umore ikuspegi batetik atonduta.

Ene ba! Matthieu Delaporte eta Alexandre de la Palettiere egileen jatorrizko lana da, eta euskarazko bertsio honek Begoña Bilbao du zuzendari.

Antzezlana ostiralean, otsailak 5, 19:00etan hasiko da Ermua Antzokian. Sarrerak Lobiano Kultur Gunean eta Kutxabanken leihatila digitalean daude salgai, 10 euroren truke.

Lotutako albisteak

Imagen
11.03.26
Sociedad Cervantinak ‘Marcela' antzezlana dakar Ermua Antzokira

Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Imagen
04.03.26
Bely Basarteren ‘Amor letal tour , Ermua Antzokian gozagai

Madrilgo musikagile eta abeslaria ostiral honetan arituko da, 20:30ean