Udalbatzak minutu bateko isilunea egin du Jose Maria Cordon zinegotzi ohia gogoan hartuz

02.02.21
Erakundea

Jose Maria Cordon Gil korporatibo ohia gaur lurperatuko dute Aldealobos de Ocon jaioterrian, Errioxako probintzian. Jose Maria Cordon urtarrilaren 31n hil zen, Donostian. Alderdi Popularreko zinegotzia izan zen 1999-2003, 2003-2007 eta 2007-2011ko agintaldietan, Carlos Totorika alkate-buru zen garaian. Egungo korporazioak minutu bateko isilunea egin du gaur goizean Gai Orokorretarako eta Osoko Bilkurarako Batzordearen asteroko bileraren hasieran, organo horretako kide ordezkari publiko izan zen urteetan.

Jose Maria pertsona lasaia zen, diskretua, seme-alaba ugariko familia-buru eta aita (4 seme eta alaba 1), izaera adeitsukoa eta ahots leun eta betiereko afonikokoa. Udalbatzako kidea izateaz gain, Udal Euskaltegi Fundazio Publikokoa izan zen iritsi zenetik herriko politikagintza utzi zuen arte. Gaztetan, magisteritza ikasketak egin zituen, eta, beraz, "formakuntzaz maisu" zela gogoratzen zuen txantxetan, nahiz eta inoiz ez zuen irakasle gisa lan egin. Eibarko ''Star'' arma enpresaren bulegoan lan egin zuen eta herritar askori Ogasunarekin urteko tramitea egiten lagundu zien, Errenta Aitorpenaren formularioak betez. Jose Mariren neba Jesus praktikantea ere oso ezaguna zen, 80-90eko hamarkadan Goienkalen kontsultategia izan zuelako.

Juan Carlos Abascal alkateak doluminak adierazi dizkio familiari, Udalbatzaren izenean, eta besarkada handi bat bidali.

Lotutako albisteak

Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik
Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
30.04.25
Udal liburutegiak ordutegia luzatuko du ikasturte amaierako azterketak direla-eta

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere