Minbiziaren aurkako Munduko Egunaren oroigarri, Udaletxea argi berdez

02.02.21
Gizartea

Ostegun honetan -otsailaren 4an- Minbiziaren Aurkako Munduko Eguna izango dugu. Hori dela eta, Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkarteak (AECC) jardunaldia egingo du, ''Minbizidun pertsonengan Covid-19ak izan duen eragina’ aztertzeko; horri jarritako izenburua "Erronka zaharren arteko erronka berriak" izanik. Online jarduera izango da, bitarteko telematikoen bidez, bizi dugun osasun-egoera zaila dela eta; izan ere, ezinezkoa baita pertsona asko biltzea eta kontzentratzea.

Jardunaldiari hasiera emango zaio ongi etorria emanez, segidan COVID-19 pandemiak minbizia duten pertsonengan eta haien familietan duen eraginari buruzko erreportajea ikusiko da. Ondoren, elkarrizketa-mahai bat izango, pandemiak gaixoei ekarri dizkien erronkei eman dakiekeen erantzunaz hitz egiteko. Nuria Garcés kazetariak gidatuko du hori eta horretan Emiliana Vicente, Carmen Yélamos eta Josep M. Borrasek hartuko dute parte. Jardunaldia amaitu aurretik eta azken hausnarketen atalean, Stella Kyriakide EBko komisarioak, Ramon Reyes AECCko presidenteak eta Carolina Darias Osasun ministro berriak hitz egingo dute.

Urtero, Ermuko boluntarioen taldeak Otsailaren 4an hainbat ekintza egin ohi ditu gure udalerrian: begizta edo lazo berdeak banatu, informazio-mahaia jarri, ezpainzapi eta kartelak ostalaritzan eta tokiko dendetan banatzea, eta abar. Aurten, ordea, erantzukizunez eta zuhurtziaz jokatuko eta ez dute kaleko jarduerarik egingo. Hori bai, egun berezi hori gogora ekarriko digute aste honetan zehar udaletxea apaintzen duen argiztapen berdeak piztuz. Balkoi nagusian pankarta bat jarri dute, gaztelaniaz eta euskaraz: "Behar duzunerako, hemen gaituzu" dioenak.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian